From Wikipedia, the free encyclopedia
Salman Khan (1976ko urriaren 11) hezitzaile eta enpresari estatubatuarra da, zeinak sortu baitzuen Khan Academy ikastegia, doako onlineko hezkuntza-plataforma bat eta erakunde bat egin dituena 7.500 bideo-ikasgaitik gora[1], erakusteko gai akademiko sorta zabala, nahiz eta hasieran zentratu zen soilik matematiketan eta zientzietan. Halaber, berak sortu zuen Khan Lab School proiektua, eskola fisiko bat, Khan Akademiarekin lotua. [2]
Salman Khan | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Metairie (en) , 1976ko urriaren 11 (47 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Mountain View |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusettseko Teknologia Institutua Grace King High School (en) University of New Orleans (en) Harvard Unibertsitatea Harvard Business School Edinburgheko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Marcelo Hehl Cintra (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, ekintzailea, idazlea, matematikaria, youtuberra eta telebista-ekoizlea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
2019ko martxoan Khan Akademiaren Youtubeko kanalak 4,6 milioi harpidedun baino gehiago[1] zituen ingelesezko kanaletan eta 250.000 baino gehiago gaztelaniazko eta portugesezkoetan, eta bertako bideoak 1.600 milioi aldiz baino gehiago ikusi dira[3]. 2012an Time aldizkariak Salman Khan izendatu zuen munduko 100 pertsonarik eraginkorrenen urteroko zerrendan. [4] Forbes aldizkariak, bestalde, azalean atera zuen Khan, “$1 Trillion Opportunity” izeneko erreportajean. [5]
Salman Khan Maitairien jaio zen, Louisianan, AEBetan, familia bengalar batean. [6] Aita Barisal-goa zuen, Bangladesh-en, eta ama Murshidabad-ekoa, Mendebaleko Bengalakoa, Indian. Metairieko institutuan ikasi zuen, Lousianan, non, berak gogoratzen duenez, “ikaskide batzuk irten berriak ziren kartzelatik, beste batzuk goi mailako unibertsitateetara joango ziren bitartean”. 1994an graduatu zen.
Ikasi zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) ospetsuan, non graduatu baitzen Bachelor of Science eta Master of Science 6. kurtsoan (Ingeniaritza elektrikoa eta informatika) eta beste batxilergo bat 18. kurtsoan (Matematikak).
Halaber, Salman Khanek MBA master bat egin zuen Harvard Business Eskolan. [7]
2002an udako praktikak egin zituen PARC ikertegian (Palo Alto Research Center Incorporated, garai bateko Xerox PARC). 2003tik 2009ra bitartean arrisku handiko diru-funtsen analista izan zen Connective Capital Management enpresan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.