From Wikipedia, the free encyclopedia
Salla (1936 arte Kuolajärvi) Finlandiako iparraldeko Lappi eskualdeko udalerri bat da.
Salla | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Sallan kunta | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
Finlandia Lappiko eskualdea Ekialdeko Lappiko azpieskualdea | |
Alkatea | Erkki Parkkinen | |
Sorrera | 1857 | |
| ||
Koordenatuak | 66°50′00″N 28°40′00″E | |
Azalera - Ur-azalera |
5.873,08 km²[1] 143,02 km² (%2,4) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak |
3.600 (2017.08.31)[2] 0,63 bizt/km² (2016)[2] % 98,3 (ofiziala) % 0,3 % 1,4 | |
Webgune ofiziala |
Salla Lappi eskualdean dago, Ekialdeko Lappi izeneko lurraldean. Udalerriak Errusiarekin egiten du muga ekialdean, eta bizilagunak Savukoski iparraldean, Pelkosenniemi eta Kemijärvi mendebaldean, Posio eta Kuusamo hegoaldean, eta Verkhnetulomski, Kovdor eta Alakurtti errusiar udalerriak ekialdean dira; Rovaniemi eskualdeko hiriburutik, aldiz, 150 km-ra dago. Guztira, Sallak 5.873,08 km²-ko azalera du, eta, hala, azalera handiena duen herrialde osoko zazpigarren udalerria da. Klima nagusia azpiartikoa bada ere, habitat mota aniztasunaren ondorioz, landare mota desberdin ugari hazten da; hala nola, lautada zabalean taiga edo baso boreala nagusitzen da eta zuhaizti ohikoenak izeidiak, sahastiak, haltzadiak, urkidiak, makaldiak, pinudiak eta, batez ere hegoaldean dauden urkidi dilindariak dira. Altuera gutxiko muinoetan, aldiz, klima polar bihurtzen da eta zuhaitzik gabeko tundra eremu bakanak daude. Azkenik, aipatzekoak dira landare-espezie ez-ohikoak bizi diren inguru zingiratsu eta paduratsuak[3].
Zirkulu Polar Artikoa paraleloak udalerria bitan zatitzen du. Dena den, elizatea eta herri gehienak paraleloaren gainean daude, hau da, eremu artikoan; horrenbestez, gauerdiko eguzki, gau zuri eta gau polar fenomenoak urtero izaten dira. Lehenengo bietan, eguzkia edo eguzkiaren argitasuna udalerriko zeruaren jabe izaten da ekainetik uztailaren bigarren astera. Gau polarraren garaia edota iluntasuna nagusitzen den garaia, aldiz, abenduaren 30ean eta 31n izaten da. Lehen esan bezala, Sallako klima nagusia azpiartikoa da eta, ondorioz, tenperaturak leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Orokorrean, elurrak udalerriko lurzorua estaltzen du urri amaiera eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera, 185 bat egunez; eta izotzak ere aintzira eta ibaien gaina hartzen du beste horrenbeste egunetan. Hilabete euritsuenak udakoak dira, uztaila bereziki, eta lehorrena, aldiz, maiatza. Eremu muinotsuetan, bestalde, klima polarra nagusitzen da, eta horrekin batera, zero azpiko tenperaturak. Samiek antzinean eta gaur egun oraindik ere erabiltzen duten egutegiaren arabera, Lappiko eta udalerriko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi garai bereizten dira: Giđđadálvi (udaberri-negua), Giđđa (udaberria), Giđđageassi (udaberri-uda), Geassi (uda), Čakčageassi (udazken-uda), Čakča (udazkena), Čakčadálvi (udazken-negua) eta Dálvi (negua). Ipar argiak, azkenik, oso ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean lau gautatik bitan izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki[4][5].
Sallako elizatea | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Klima azpiartikoa | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Guztira | |
Maximoa ºC | 0 | 3,5 | 3 | 10,8 | 28 | 27,6 | 28,1 | 25,7 | 19,4 | 9,2 | 1,8 | 4,2 | 13,4 | |
Batez besteko maximoa ºC | -6,5 | -5,6 | -5,6 | 4,2 | 14,6 | 19,3 | 19,4 | 19,7 | 13,2 | 3,4 | -0,9 | -3,8 | 5,9 | |
Batez bestekoa ºC | -10,2 | -9,5 | -12,6 | -0,4 | 9,3 | 14,3 | 14,6 | 14 | 8,6 | 0,6 | -4,5 | -7,8 | 1,3 | |
Batez besteko minimoa ºC | -15,1 | -15,1 | -22,3 | -5,9 | 2,7 | 8,4 | 8,7 | 6,5 | 3,4 | -2,7 | -8,5 | -12,8 | -4,4 | |
Minimoa ºC | -26,5 | -30,8 | -35,1 | -22,6 | -4,8 | -1,5 | 0,6 | -0,1 | -4 | -15,4 | -21,8 | -34,6 | -16,4 | |
Prezipitazio-egunak | 30 | 27 | 25 | 21 | 12 | 22 | 24 | 18 | 16 | 27 | 29 | 30 | 281 |
Topsakka - bird-watching tower Sallatunturi Area is ideal for canoeing Aatsinkijoki South Salla to Kuusamo include the highlands , the so-called .Koillismaahan. The area is characterized by vaaramuodostelmat between them , as well as extensive wetlands . At the top of the landscape is dominated by the United Holy Mountain ( 477 m asl) , Ruuhitunturi ( 472 m asl) , Fire Mountain ( 467 m asl) and Vilma Fell ( 432 m asl) . Sallatunturi referred to as the United Pyhätunturin and small Pyhätunturin formed by a mountain range. 840 aintzira baino gehiago daude. [7]
Salla over half the population lives in villages which are spread broadly across municipalities. The traditional villages are located in the lakes and bodies of water 's edge, where the income was obtained from fishing , hunting and reindeer herding and cattle-breeding .
Half of the parish was handed over to the Soviet Union as the peace treaty signed in the autumn of 1944.
Villages in the area were extradited Kurtti, Vuorijärvi, Kuolajärvi[13], Korja, Sovajärvi, Tuutijärvi, Lampela, Sallansuu ja Vuosnajärvi. Released for the inhabitants of the villages were v.1937 over 3700 .
The inhabitants of these villages were occupied most of the so-called . consideration for the premises in the middle of the desert. Some of the Salla villages are clearly formed just to resettling the formation of these states.
Sallako herriak [14]: Aatsinki Aholanvaara Ahvenselkä Hautajärvi[15](Niemelä, Isoviita, Hautajärvi, Urriaapa, Oulanka, Leusjärvi sekä Pyyniemi)Salla Fell is 30 km , 43 km to Ruka Suomu 50 km. There are three monuments kylällämme : jänkäjääkäreitten memorial JR12 , the first inhabitants, as well as a memorial monument to the victims of Soviet partisans. South-eastern side of our village is limited to Oulanka National Park. Metsähallitus built the visitor center Hautajärvi. Population about 300 people. School. Hietajärvi Hirvasvaara Isohalme Kallunki Karhujärvi [16][17]Population: During the summer, about 50 , about 20 during the winter Kelloselkä. [18]Alueen kylät: Tuohikylä, Hanhikangas, Aatsinki, Kelloselkä, Palovaadinselkä, Lenkkitien alue. Attractions : Pahtoaavan outdoor work of art , "Seven Brothers, and Father," Aatsinki village landscape and beach, Kelloselkä Beach, Aatsinkijoen wicker work of art (pictured , photo: Rauno Mikkola ) , Aapa-Tuohilampi bird-watching tower. Population: In total, an estimated 500-600 villages Kotala [19]Alueen kylät: Kotala, Särkelä, Mukkala, Raatikka j Haukkala. Kuvaus: Kylien halki virtaa Kuolajoki(kuvassa). Sallaan matkaa n. 30km. Kelloselän rajanylityspaikalle n. 13km. Historiallisen suksen (ikä yli 5000 vuotta) löytöpaikka on Särkelänkylän Särkiaavalta. Alueella muistomerkki Särkelässä, Miinaan menehtyneille uhreina 7 siviiliä. Koutelo Kursu [20]Isohalme, Mälävaara, Vuosamo, Isomaa, Lapajärvi ja Lakijänkä. Kursun kylä on ollut asutettu jo parituhatta vuotta, mutta ensimmäinen kirjoista löytyvä asukas on vuodelta 1620. Käsmä Lapajärvi[21][22]Alueen kylät: Lapajärvi ja Isomaa. Lapajärvellä 30, Isomaassa 20. Kesäisin asukasmäärä lisääntyy kylissä puolella. Isomaa was built in the mid-1950s , there took up residence in front of 18 family farms in man . The village men were colonized by the front of soldiers who fought in World War II in the Finnish army . They and their wives were mostly from the villages of Salla old . Leusjärvi Märkäjärvi Naruska Niemelä Onkamo Oulanka Pahkakumpu Paloperä Saija Salmivaara Selkälä Tuohikylä Tuutijärvi Urriaapa Vallovaara Varvikko Vittikko
Ondorengoak dira udalerria zeharkatzen duten errepide eta autobide nagusiak:
5E 63 Valtatie 5: Heinola - Mikkeli - Kuopio - Kaajani - Kuusamo - (Salla) - Kemijärvi - Sodankylä
82 Kantatie 82: Rovaniemi - Kemijärvi - Joutsijärvi (Kemijärvi) - Salla - Kelloselkä
950 Seututie 950: Kantojoki (Kuusamo) - Oulanka - Hautajärvi - Salla
965 Seututie 965: Pelkosenniemi - Savukoski - Kuosku (Savuk.) - Saija - Kelloselkä
Lappi bi ospitale barrutitan banatua dago. Alde batetik, Kemi-Tornio Ardatzak eta Ylitornio udalerriak osatzen duten Länsi-Pohja Ospitale Barrutia dago; eta, bestetik, Rovaniemi hiriburua eta eskualdeko gainontzeko udalerriak dauden Lappi Ospitale Barrutia.
Familiako edo etxeko mendikuek garrantzi handia dute eskualdeko eta herrialde osoko osasun sisteman, eta hauek udalerrian bertan dauden osasun-etxe eta eskualde-erietxetan egiten dute lan. Osasun zentro hauek ospitale txiki modukoak dira; laborategiak, kontsulta- eta ebakuntza-gelak, x izpi makinak dituzte eta zenbait mediku espezializatuk ere egiten du lan bertan. Askotan bizpahiru udalerriren artean akordioak adosten diren arren, udalerri txikienenek ere zentro hauek izaten dituzte eta, ondorioz, ospitale handiak hiri nagusienetako eskakizunak betetzeko baino ez daude. Guztira, hamabost osasun-etxe (udalerri bakoitzeko bat) eta bi erietxe daude Lappi Ospitalde Barrutian; Lappiko Ospitalea erietxe nagusia, hain zuzen ere, eskualdeko hiriburuan dago, Rovaniemin.
Sallako eta Finlandiako gainontzeko udalerrietako udalbatzak eratzeko, lau urtero udal hauteskundeak antolatzen dira herrialdean. Gaur egun dagoen udalbatza 2012ko urriaren 28an ospatu ziren udal hauteskundeetan eratu zen.
Sallako Udalbatza [23] | |||||
---|---|---|---|---|---|
Alderdia | Eserlekuak | +/- | Ehunekoa | Sallako udalbatza | |
-- | Zentroko Alderdia | 12 | 2 | % 41,5 | |
-- | Benetako Finlandiarrak | 5 | 5 | % 19,9 | |
-- | Ezker Elkartasuna | 5 | 2 | % 18,2 | |
-- | Koalizio Nazionala | 3 | 0 | % 10,3 | |
-- | Alderdi Sozial-Demokrata | 2 | 1 | % 10,1 |
Armarria da udalerriaren ikur nagusia. Kaj Kajander artista helsinkiarren lana da eta 1961eko urtarrilaren 24an udalbatzak Sallako armarri ofizialtzat hartu zuen (Barne Ministerioak urte bereko apirilaren 21ean onartu zuen). Egileak, bertan agertzen diren irudiekin, udalerriko natura eta paisaiak adierazi nahi izan zituen. Atzealde urdinaren gainean, zilarrezko arku bat dago. Hain zuzen, arku edo uztai honek Sallako inguru eta bazter muinotsuak irudikatzen ditu, Finlandiako ipar-ekialdean ohikoa den parajea; gainera, aipatzekoa da, muino hauek elkartzen dituzten parke nazionalak direla, gaur egun, udalerriaren diru-sarrera iturri nagusia. Azkenik, bada armarriari egin izan zaion beste interpretazio bat ere; izan ere, zilarrezko arku horrek zubi baten itxura du eta, baliteke, Kajanderrek Sallako Errusia eta Finlandiako mugari eginiko keinua izatea [25].
Udalerriko ondasun nabarmenak erlijioarekin eta historiarekin lotura duten leku eta eraikinak dira. Garrantzitsuenak hiru elizak (Sallakoa, Hautajärvikoa eta Kursukoa) eta Salpa lerroa izeneko ondare historikoa dira. Bestetik, aipatzekoa da bertako eraikinen balio historiko eta kultural handiari esker, Paloperäko Kivelä, Uusikujala eta Kujala etxolak Finlandiako eraikitako kultur inguruneko zerrendan sartu zirela 1993. urtean. Hain zuzen, Kujalako egurrezko etxola udalerrian eraikitako eraikin zaharrena da, 1688. urtekoa. Etxalde horiekin batera, Sallako eliza berria ere babestua izan zen urte berean [26][27][28].
Hain zuzen, denen artean, ondorengoak dira ondasun nabarmenenak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.