From Wikipedia, the free encyclopedia
Sakelako mugikorraren aplikazio edo app[1] bat, gailu adimentsuetarako diseinatutako aplikazio informatiko bat da. Aplikazioek erabiltzaileari hainbat funtzio eskaintzen dizkiote edozein ataza modu errazago batean egin ahal izateko.
Telefono mugikor gehienek, defektuz, hainbat aplikazio daramatzate instalatuta. Aplikazioak normalean hauek dira: web nabigatzailea, posta elektronikoa, egutegia eta abar. Aipatutako aplikazio batzuk ezabatu daitezke, beste batzuk aldiz, ezin dira ezabatu sistema eragileak ez duelako baimentzen. Kasu hauetan, mugikor batzuk root bihur daitezke eta honen bidez defektuzko aplikazioak ezabatu ditzakete.
Normalean, aplikazioak sistema eragile bakoitzaren aplikazio dendan eskuragarri daude. Aipatutako sistema eragileak hurrengoak izan daitezke: Android, iOS, BlackBerry OS, Windows Phone eta abar. Hala ere, sistema eragilearen menpekoak ez diren beste aplikazio denda batzuk existitzen dira: Cydia, GetJar eta F-Droid. Aplikazioak doakoak zein ordainpekoak izan daitezke. Ordainpekoak diren aplikazioetan irabazitakoa banatzaileen eta garatzaileen artean banatzen da. Gainera, aplikazioaren kostua dendaren araberakoa da; beraz, aplikazio berak prezio ezberdinak izan ditzake.
Hasieran, sakelako mugikor aplikazioen helburua produktibitatea handitzea eta informazioa atzitzea izan zen. Hala ere, eskari publikoaren hazkundeari esker aplikazio kategoria berriak agertu ziren.
Gailuetan idatzita dauden aplikazioak izanik, konpilatu beharreko programa baten lengoaian idatzirik daude, eta horrelakoen funtzionamenduak hainbat abantaila dituzte, adibidez:
Sistema operatiboa programa bat edo programa informatikoen multzoa da, gailu baten hardware eta aplikazio informatikoen zerbitzua kudeatzen dituena (Windows, iOS, Android, etc.).
Zerbitzari batean dauden erremintak dira web-aplikazioak, eta erabiltzaileak Internet (edo intranet) bidez sar daitezke bertara, nabigatzaile orokor edo espezifiko bat erabiliz, programazio-lengoaiaren arabera (moodle).
Web batek ahalbidetzen die elkarte eta banakoei zerbitzu fisiko edo birtualetan edukia igo, gorde, mantendu, kudeatu edota biltzea. Adibidez, Dropbox software-aplikazio bat izango litzateke, zeina fitxategiak hodeian gordetzeko prestatuta dagoen eta sarbidea web-interfaze edo app baten bidez egin daitekeen.
Azken urteotan, banaketa informatikoen zerbitzuek ahalbidetu dute hainbat elkarteren (heziketakoak barne) prozesu, aktibitate eta aplikazio informatikoak kudeatzea. Hori komertzialki software-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen bidez egiten dute (Google, Amazon, Microsoft).
Komunitate teknologikoak onartutako irizpide bat baino gehiago daude aplikazioen jatorriaren inguruan, baina hogeigarren mendeko laurogeita hamarreko hamarkadako telefono mugikorren bideo-jokoen lehenengo aplikazioetan (deien tonuetan, egutegi eta agendetan) koka daiteke abiapuntua. Oinarrizko telefono modura ezagutzen ziren, pantaila txikikoak, gehienak ukipen-pantailarik gabekoak.
Gauzak horrela, 1994. urtean, Tetris izenekoa izan zen telefono mugikor batean instalatutako lehen jokoa. Hiru urte geroago, Nokiak orain arteko onarpenik handiena izan duen Snake jokoa kaleratu zuen, zeinaren garapena Arcade Blockade-n oinarritu den. Azken joko hau eta beraren aldaerak marka finlandiarreko 350 milioi gailu mugikor baino gehiagotan izan ziren aurreinstalatuak. Eta 6110 modeloa izan zen bi jokalariren arteko erabilera bikoitza ahalbidetu zuen lehen bideo-jokoa, ataka infragorri bidez. Gaur egun (2017), oraindik irauten du beraren aldaera batek, Arrow izenekoak, Ketchapp enpresa frantziarrak garatua izan zena.
Geroago, 2000. urtean WAParen (Wireless Application Protocol) inbasioak ahalmen handiagoa eskaini zuen telefonia mugikorreko operadoreek banatutako jokoak deskargatzeko. Baina aplikazioen goreneko maila 2008. urtetik aurrera agertu zen Apple-en App Store (Android-entzako lehen SDK) eta ondorengo baina ia berehalakoa izan zen Androi Market-en kaleratzearekin batera; azken honek Google Play izena hartu zuen 2012. urtean, Google Music-ekin fusionatu ondoren, Google-en banaketa digitalaren planteamendu estrategiko berria aurrera eramateko.
Gailu mugikorretarako aplikazio baten garapenak haien mugak izan behar ditu kontuan. Gailuak bateriarekin funtzionatzen dute, pantaila-tamaina ezberdinak izan ditzakete eta, gainera, software- eta hardware-konfigurazio ezberdinak eta datu espezifikoak ere aldakorrak dira gailu bakoitzean. Cuello y Vittone diseinatzaileen arabera aplikazio baten diseinu eta garapenerako prozesua honako bost pauso hauetan egituratu daiteke:
2010etik aurrera, gailu mugikorren ikuskerek zein egitura teknologikoek internetetik nabigatzeko modua aldatu dute[2]. Ordenagailu baten erabilera ez da bateragarria mugikortasun-nabigazio kontzeptuarekin; izan ere, informazioaren atzipena erabiltzailea mugimenduan dagoenean gerta daiteke. Ondorioz, web garatzaileek programazio kodeak aldatu behar izan dituzte web orrialdeak gailu mugikor ezberdinetara moldatzeko.
Web aplikazio bat orduan, edozein gailu mugikorrean egokitu daitekeen web orrialde baten bertsio optimizatu bat baino ez da. Inplementazio hau HTML5 lengoaiaren eta CSS3 estilo orrien konbinazioari esker egin daiteke eta web diseinu moldagarria izena hartzen du. Web orrialde hauek, paintailaren tamainara egokitzen dira testu blokeak, grafikoak edo taulak gailuaren arabera banatuz.
Software kalitateari buruz hitz egiterakoan, erabilgarritasuna kontuan izan beharreko faktore bat da. Hori dela eta, erabilgarritasuna neurtzeko metodoak sortzea ezinbestekoa da.
Gailu mugikorren erabilpenaren hazkundea dela eta, ikerketa bilakatu da erabilgarritasunaren neurketa ; izan ere, erabilgarritasuna neurtzeko metodo klasikoak ez dira gailu mugikorrekin bateragarriak[5].
Badirudi faktore hori dela arazorik larriena, zeren aplikazioen erabilpena errazago bihurtzen du, produktibitatea handitzen du, kostua txikitzen du eta erabiltzailearen asetze maila hobetzen du[6].
Baina erabilgarritasuna neurtzea ez da erraza eta neurketa prozesuan baldintza batzuk bete behar dira.
Aipatutako baldintzak hurrengoak dira:[7]
Baldintza hauetaz aparte, badago beste faktore bat aplikazioen erabilpenari eragiten diona: giza faktorea. Erabiltzailea balioztatzeko, bi gauza aztertu behar dira: alde batetik, erabiltzaileak duen esperientzia aplikazio mugikorrekin, eta bestetik, erabiltzaileen demografia, hau da, adina, jakintasuna, herrialdea, etab.
a. Eragin psikosozialaren arabera:[8]
b. Edukiaren arabera:
c. Banaketa baldintzaren arabera:
d. Erabiltzaileen adinaren arabera: App Store aplikazioak adinaren arabera edukiak sailkatzen ditu hurrengo adin tarteetan: "4+, 9+, 12+ eta 17+". Adin tarte hauek, aplikazioaren deskarga mugatzen dute.
e. Diseinu eta garapen motaren arabera:[9]
Aplikazioak deskargatzeko bi denda mota existitzen dira: sistema eragileek sortutako dendak eta entitate independenteek sortutakoak. Denda bakoitzak ordainketarako eta publikazioetarako arau ezberdinak ditu. Hona hemen aplikazio denda batzuk:
Google Play Google Inc-ek Android sistema eragilea erabiltzen duten mugikorretarako garatutako software banaketa plataforma bat da. 2008ko irailean argitaratu zen eta 2012.urtean 700 000 aplikazio inguru zituen[10].
2008ko uztailaren 10ean sortua, munduko lehenengo aplikazio denda izan zen. 2016an, Tim Cook-ek, Apple-en zuzendariak, App Store aplikazioan 2 000 000 aplikazio existitzen zirela adierazi zuen.[11]
Apple-ek aplikazio mugikorren merkatua aldatu zuen; izan ere, 500 aplikaziozko katalogo batekin, lau egunetan, 10 milioi deskarga lortu zituen.
Microsoft Store-a Windows Phone sistema eragilea erabiltzen duten mugikorretarako erabilgarri dagoen Microsoften banaketa plataforma bat da. 2010ean merkaturatu zen eta 2012ko urrian 120 000 aplikazio baino gehiago zituen[12]. Urte bat geroago, 2013ko maiatzean hain zuzen ere, Microsoftek adierazi zuen 145 000 aplikazio zituela Windows Phone Store aplikazioan[13].
BlackBerry-ren kasuan aplikazioen deskarga BlackBerry World zerbitzuaren bitartez egiten dira. 2009ko apirilaren 1ean merkaturatu zen. 2011ko uztailean egunero hiru milioi deskarga lortu zituen.
Amazon Appstore-a Android sistema eragilea erabiltzen duten mugikorretarako erabilgarri dagoen software banaketa aplikazio bat da. 2011ko martxoan merkaturatu zen[14] 3800 aplikaziorekin.
F-Droid Android sistema eragilerako aplikazio biltegi bat da, software librea eta kode irekikoa dena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.