Sabino Arana etorbidea (Bilbo)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sabino Arana etorbidea Bizkaiko hiriburua den Bilboko etorbide bat da, bai eta hiri honetako kale eta hiribide garrantzitsuenetako bat ere.
Sabino Arana etorbidea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43.2628028°N 2.9461917°W |
Garai batean Bilbora sartzeko sarbide nagusienetakoa zen, baina gaur egun hiriaren hegoaldeko sarbide berria den Basurtuko tunel berria irekitzearekin bat Sabino Arana etorbideko sarbideko biaduktua moztu egin zen. Jesusen Bihotzaren plazan amaitzen da.
Eraldaketa
30 urtez Bilboko sarbide nagusienetakoa izan zen eta herri hizkera scalextric biaduktua erautsi ostean, handik urte batera, 2015ko martxoan Bilboko Udalak Basurtuko eremu honen eraldatzeari ekion zion.
Sabino Arana etorbide berriak aisialdirako guneak, aparkalekua, bidegorria, haurrentzako jolas parkea eta zuhaiztia izango ditu, honenbestez hiri eremu hau hiritarrentzat berreskuratuz. Trafikoa mugatua izango da, igoera eta jaitsierako errail banarekin, honela etorbidea hirirako sarbide gisa erabil ez dadin.
Eraikin interesgarriak
Sabino Arana etorbidearen inguruan honako eraikin, leku eta monumentu nabarmen hauek daude:
- Jesusen Bihotzaren plaza eta Jesusen Bihotzaren monumentua
- Erruki etxea
- Erruki Etxeko parkea
- San Mames estadioa
- Termibus
- Garellano dorreak
- Poza Lizentziatua kalea
- Lantik eraikina
- Sortzez Garbiaren eliza
Garraiobideak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Bitxikeriak
- 2017ko urtarrilaan Bilboko Alderdi Popularrak Sabino Arana izana kentzearen alde agertu zen. Alderdi honen iritziz, ETA existitu izana Sabino Aranaren ideologiaren ondorioa zen. Idei honi jarraikiz Sabino Aranaren ideologia ETArekin bat egiten zuenez, Sabino Arana izenak ETAren biktimak "humiliatzen" zituela baieztatu zuen eta ondorioz, kale honen izena aldatu behar zen.[1]
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.