SOS
From Wikipedia, the free encyclopedia
SOS nazioartean erabiliena den laguntza seinalea da. XX. mendearen hastapenetan erabiltzen hasi zen. 1906ko Berlingo Biltzarrean onartua izan zen, ordurarte Morse kodean erabili ohi zen CQD seinalera ordezkatu asmoz.
Hiru hizki hauek Morse kodean erraz aireratu eta igorri zitezkelako erabaki hautatu ziren: hiru taupada labur, hiru taupada luze eta hiru taupada labur direlarik, (), gainera oso seinale sinplea denez bidalia denean galdu edota interferentzien eraginez gaizki ulertua izateko arrisku gutxiago du. Berez, banatutako hiru hizki ere ez dira (hots, hiru taupada labur - pausaldia - hiru taupada luze - pausaldia - hiru taupada labur), bai ordea etenik ez duen kode jarraia.