![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e5/SARS-CoV-2_%2528CDC-23312%2529.png/640px-SARS-CoV-2_%2528CDC-23312%2529.png&w=640&q=50)
SARS-CoV-2
koronabirusaren aldaera / From Wikipedia, the free encyclopedia
SARS-CoV-2 birusa[1] edo Wuhango koronabirusa 2019ko abenduan lehenengo aldiz aurkitutako koronabirus bat da. COVID-19 gaixotasuna eragiten du gizakiengan (Wuhango gripea, Wuhango itsaski azokako pneumonia birusa edo Wuhango pneumonia ere deitu izan da, Txinako Wuhan hirian aurkitu baitzen lehen aldiz)[2]. Zentzu positiboko base-pare bakarreko RNA birus bat da. 2019-2020ko koronabirusak sortutako pneumonia epidemiaren ostean bere genoma osoa sekuentziatu zen[3][4][5].
![]() |
COVID-19 pandemia
• Birus espezieen multzoa: Koronabirus • Birusa: SARS-CoV-2 • Gaixotasuna: COVID-19 • |
- Artikulu hau birusari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koronabirus (argipena)».
SARS-CoV-2 | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Orthornavirae |
Filuma | Pisuviricota |
Klasea | Pisoniviricetes |
Ordena | Nidovirales |
Familia | Coronaviridae |
Generoa | Betacoronavirus |
Espeziea | Severe acute respiratory syndrome-related coronavirus [[|]] |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Homo sapiens, Felis catus, Canis familiaris, VeroE6/TMPRSS2 (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Aurkitzailea | Zhang Jixian (en) ![]() |
Gaixotasuna | COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia eta COVID-19a |
Genomaren neurria | 29.903 |
Genomaren kokapena | ncbi.nlm.nih.gov… |
Jatorria ez dago argi, baina baliteke beste animalia batetik pasa izana gizaki batengana[6]. Hasieran animalietatik gizakietara salto egin bazuen ere, 2020ko urtarrilaren 20an Guangdongen lehen gizaki-gizaki kutsatzea aurkitu zen.