From Wikipedia, the free encyclopedia
Laharra edo sasia (Rubus fruticosus) arrosaren familiako eta Rubus generoko zuhaixka arantzatsua da, masustak ematen dituena. Hau da Euskal Herrian dagoen masusta-lahar ohikoena, Rubus ulmifolius laharrarekin batera.
Rubus fruticosus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Generoa | Rubus |
Espeziea | Rubus fruticosus |
Rubus generoaren taxonomia sailkapena oso zaila da eta arazoak eman ditu historian zehar, hibridazio eta apomixi arrazoiengatik. Horrela, laharrek batzuetan ehunka edo milaka espezie dituzte, asko sinonimoak izan daitezkeenak. Beste batzuetan espezie-konplexutzat jo izan dira, horien artean Rubus fruticosus bera.
Zurezko zurtoin arantzaduna du, eta luzea. Zurtoinetik edo hazitik ugal daiteke. Hiru gingil edo gehiagoko, eta arrautza-formako hosto konposatu erorkorra du; lorea, berriz, neurriz txikia eta kolorez zuria, arrosa edo gorria da.
Ale txiki askoren elkartzeaz (polidrupatan) eratutako fruitu mamitsua eta kolorez morea du (masusta).
Erreka-ondoetan, pinudietan, eta oro har hezetasun handia den lekuetan hazten da. Europa, Asia eta Ipar Afrikan hazten da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.