Rosario Castellanos (Mexiko Hiria, Mexiko, 1925eko maiatzaren 25a - Tel Aviv, Israel, 1974ko abuztuaren 7a) mexikar idazlea izan zen.

Datu azkarrak ambassador of Mexico to Israel (en), Bizitza ...
Rosario Castellanos

ambassador of Mexico to Israel (en) Itzuli

1971 - 1974
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria, 1925eko maiatzaren 25a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaTel Aviv, 1974ko abuztuaren 7a (49 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
berezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Ricardo Guerra Tejada (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Philosophy and Literature, UNAM (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, diplomazialaria, idazlea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea eta antzerkigilea
Enplegatzailea(k)Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1250897 Find a Grave: 11015884 Edit the value on Wikidata
Itxi

Biografia

Mexikoko Hirian jaio bazen ere, haurtzaroa eta gaztaroa Chiapasen eman zituen. Filosofia ikasi zuen, Mexikoko Unibertsitate Autonomoan. Kultura Hispanikoaren Institutuko beka bati esker, estetikari buruzko ikastaroak egin zituen, Madrilgo Unibertsitatean.

Mexikoko Unibertsitate Autonomoan Filosofia eta Letretako Fakultateko irakasle izan zen, 1962tik 1971ra bitartean. 1971tik 1974ra, Mexikoko enbaxadore izan zen Israelen.

Obrak

Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte.

Ipuin-liburuak

  • Ciudad real (1960, Errege-hiria)
  • Los convidados de agosto (1974, Abuztuko gonbidatuak).

Saiakera-liburuak

  • El uso de la palabra (1974, Hitzaren erabilera)
  • Mujer que sabe latín... (1974, Latina dakien emakumea...)

Eleberriak

  • Oficio de tinieblas (1962, Ilunpeko ofizioa)

Antzerki-lanak

  • El eterno femenino (1976, Betiko femeninoa)

Poesia

  • Trayectoria del polvo (1948, Hautsaren ibilbidea)
  • El rescate del mundo (1952, Munduaren erreskatea)
  • Presentación en el templo (1951, Aurkezpena tenpluan)
  • Poemas: 1953-1955 (1957)
  • Al pie de la letra (1959, Hitzez hitz)
  • Poesía no eres tú, obra poética 1948-1971 (1972)

Sariak eta Aitorpenak

Thumb
Rosario Castellanosen omenezko eskultura UNAMeko Filosofia fakultatean

Hainbat dira bere izena daramaten espazioak:

  • Rosario Castellanos Museoa (Comitán, Chiapas)
  • Centro Cultural Rosario Castellanos (Comitán, Chiapas)
  • Biblioteca Pública Regional Rosario Castellanos (Comitán, Chiapas)
  • Festival Internacional de las Culturas y las Artes Rosario Castellanos
  • Centro de Investigaciones y Estudios de Género-eko liburutegia (UNAM)
  • Letrak eta Filosofiako Fakultateko lorategietako bat (UNAM)
  • Biblioteca Pública Rosario Castellanos (Cuajimalpa de Morelos, Mexiko Hiria)

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.