Ronnie James Dio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ronald James Padavona (Portsmouth, New Hampshire, 1942ko uztailaren 10a - Houston, 2010eko maiatzaren 16a), Ronnie James Dio izenaz ezaguna, hard rock eta heavy metal estiloko estatubatuar musikaria izan zen, Rainbow, Black Sabbath, Dio eta Heaven & Hell taldeetan ibilitakoa. Bere teknika, tinbre eta erregistroagatik, askok heavy metalaren eta hard rockaren historiako ahotsik enblematiko eta eragingarrienetako bat bezala hartu dute, sarri "heavy metalaren ahotsa" bezala aipatua izan delarik,[1] eta New York Timesek garai guztietako heavy metaleko abeslaririk handiena bezala izendatua.
Ronnie James Dio | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Portsmouth (New Hampshire), 1942ko uztailaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Houston, 2010eko maiatzaren 16a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Loretta Berardi (en) (1963 - 1972) Wendy Walters (en) (1978 - 2010eko maiatzaren 16a) |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | heavy metal singer (en) , musikagilea eta kantugilea |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Dio (en) Rainbow (rock taldea) Black Sabbath Heaven & Hell (en) Elf (en) |
Izengoitia(k) | Ronnie James Dio |
Genero artistikoa | heavy metala hard rock blues rock traditional heavy metal (en) |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | ahotsa baxua |
Diskoetxea | Warner Bros. |
ronniejamesdio.com | |
Bere diskografiaren funtsezko klasikoen artean Ritchie Blackmore's Rainbow (1975), Rising (1976) eta Long Live Rock & Roll (1978) daude, Rainboweko bere etapakoak; Black Sabbathekin Heaven and Hell (1980), Mob Rules (1981) eta Dehumanizer (1992) ere badaude. Urtebete hil aurretik grabatutako azken diskoa.
1970eko hamarkadaren amaieratik aurrera, bera izan zen adardun eskuaren erabilera heavy metalaren ikur bezala ezagutarazi zuena.[2]