Errepikatzen den lelo batez eta errepikapen horien arteko atalez (episodioez) osatutako musika-forma From Wikipedia, the free encyclopedia
Rondoa musika tresnetarako idatzi ohi zen musika mota da. Rondoan lelo bat errepikatzen zen hiru musika pasarte edo gehiagoren artean: ABACAD (…) A zen, beraz, egitura.
XVII. mendeko frantziar klabe-jotzaileen (François Couperin, Jean-Philippe Rameau, Jean-Henri d'Anglebert, besteak beste) musika motarik gogokoena zen. XVIII. mendetik aurrera sonataren, sinfoniaren, harizko tresnetako kuartetoaren edo kontzertuaren amaieran erabili izan zen musika mota hau. Frantses klabe-jotzaileen rondoaren eraginez garatu zen, baina musika pasarteak hiru baino ez ziren, eta lehendabiziko eta hirugarren pasarterako musika bera erabiltzen zen, sonataren egiturarekin bat eginik. Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Schumann, Max Reger eta César Franck musikagileek, besteak beste, landu zuten rondoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.