Rodas
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rodas[1][2][3] (grezieraz Ρóδος) Greziako uhartea da, Dodekanesoko uhartediko uharterik handiena. Uhartediaren hego-ekialdean dago, Turkiatik 15 km zabal den itsasarte batek bereizten du. 1.407,9 km2 ditu, eta 107.007 biztanle zituen 2001ean. Uhartearen hiriburuak ere Rodas du izena, eta, era berean, Dodekanesoko prefekturaren hiriburua ere bada. Nekazaritza (laboreak, kotoia, tabakoa, mahatsa), arrantza (esponjak) eta —batez ere— turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Rodasen zegoen Antzinaroko Zazpi Mirarietako bat zegoen, Rodasko Kolosoa: estatua erraldoia zen, eta, tradizioak dioenez, lurrikara baten ondorioz suntsitu zen.
- Artikulu hau uharteari buruzkoa da; uharte bereko hiri nagusiari gaitzat duena beste hau da: «Rodas (hiria)»
Datu azkarrak Bertako izena, Geografia ...
Rodas | |
---|---|
| |
Bertako izena | Ρόδος |
Geografia | |
Kokapena | Grezia |
Uhartedia | Dodekanesoko uhartedia |
Azalera | 1.398 km² |
Punturik garaiena | Ataviros mendia |
Politika | |
Herrialdea | Grezia |
Periferia | Hegoaldeko Egeoa |
Hiriburua | Rodas |
Gizartea | |
Biztanleria | 117.007 |
Dentsitatea | 84 bizt/km² |
Itxi