From Wikipedia, the free encyclopedia
Roberto Cavalli (Florentzia, 1940ko azaroaren 15a – ibidem, 2024ko apirilaren 12a) italiar moda-diseinatzaile eta asmatzailea izan zen.
Roberto Cavalli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1940ko azaroaren 15a |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | Florentzia, 2024ko apirilaren 12a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea eta enpresaburua |
robertocavalli.com | |
Aitona Giuseppe Rossi Macchiaioli taldeko kidea izan zen eta aita 1944an hil zen nazien Cravigliako sarraskian.
Robertok Florentziako Arte Institutuan ikasi zuen, ehungintzako estanpatuetan espezializatuz. Estanpatu exotikoak asmatu eta patentatu zituen, eta Hermès eta Pierre Cardinen enkarguak jasotzen hasi zen, besteak beste. 32 urterekin bilduma propioa aurkeztu zuen eta 1972an denda bat ireki zuen Saint-Tropezen. Hurrengo urteetan 50 herrialdetan ireki zituen dendak. 1980an Austriako Eva Dürringer modeloarekin ezkondu zen. 1994an sand-blasted jean-ak aurkeztu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.