![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/34/Teany_90_Rivington_St_jeh.jpg/640px-Teany_90_Rivington_St_jeh.jpg&w=640&q=50)
Rivington kalea (New York)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rivington kalea (ingelesez, Rivington Street) New Yorkeko hiriko Manhattaneko boroughan dagoen kalea da, LES auzoan barrena hedatzen dena (Lower East Side), Bowery eta Pitt kaleen artean.[1] Ekialderantz hedatzen da norabide bakarreko errepide hau, Forsyth kaletik eta Sara D. Roosevelt parketik pasaz.[2]
James Rivington-en omenez izendatua (1724-1803), Amerikako kolonia britanikoetan barrena ibiltzen zen kazetari sekretua zen,[3] George Washington-en informatzaile modura lan egiten zuena. XX. mendearen hasieran, kale honetan Italiako eta herrialde judutarreko migranteen etxebizitza ugari aurkitzen ziren; ondorioz, bigarren belaunaldiko italo- eta judu-amerikarren jaiotza- edota bizilekua da kale hau:[4] besteak beste, George Buns edo Lady Gaga.[5][6]