From Wikipedia, the free encyclopedia
Margarita Ibrahimoff (Hollywood, Kalifornia, AEB, 1956ko urriaren 26a),[1] Rita Wilson izen-deiturez ezaguna, aktorea, abeslaria, kantautorea eta ekoizlea da. Hainbat filmetan agertu daː Volunteers (1985), Sleepless in Seattle (1993), Now and Then (1995), Jingle All the Way (1996), The Story of Us (1999), Runaway Bride (1999) eta It's Complicated (2009) filmetan, besteak beste. Gainera, The Good Wife and Girls telesailetan ere agertu zen. Wilsonek Broadwayn antzeztu du, eta hainbat film ekoitzi ditu, besteak beste My Big Fat Greek Wedding (2002). Kantautore gisa, Wilsonek AM / FM, Rita Wilson, Bigger Picture eta Halfway to Home albumak argitaratu ditu.
Rita Wilson | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Маргарита Ибрахимова, Μαργαρίτα Ιμπραΐμοφ, Margarita Ibrahimoff |
Jaiotza | Hollywood, 1956ko urriaren 26a (67 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Grezia |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tom Hanks (1988ko apirilaren 30a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hollywood High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, zinema ekoizlea, abeslaria eta film-zuzendaria |
Altuera | 68 hazbete |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | SAG-AFTRA (en) Screen Actors Guild (en) |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Decca Records (mul) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
ritawilson.com | |
|
2019ko martxoan, izar bat jarri zioten Hollywoodeko ospearen pasealekuan.[2]
Aita bulgariarra eta ama greziarra izanik, Wilsonek greziar nazionalitatea ere badu, estatubatuarraz gain.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.