Rikardo Arregi saria
euskal kazetaritza sariak / From Wikipedia, the free encyclopedia
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak Andoaingo udalak urtero antolatzen dituen sariak dira, Rikardo Arregi kazetariaren omenez. Lehen edizioa 1989an izan zen. Sarien helburua euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da. Horretarako, hainbat ataletan banatu izan dira urtean zehar egindako lanak, nahiz eta 1998tik aurrera Sari Nagusia eta Kazetari berria saria finkatu diren, baita edizio batzuetan Ohorezko Aipamena, Aipamen berezia, eta Epaimahaiaren Sari berezia ere.
Datu azkarrak Saritutakoa, Babeslea ...
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak | |
---|---|
2011ko edizioko saridunak. | |
Saritutakoa | Kazetaritza sariak (Kazetaritza sari nagusia, Komunikazio saria, Bazetari berria, Epaimahaiko sari berezia, Ohorezko mugarria) |
Babeslea | CAF, Elhuyar Fundazioa |
Kokalekua | Andoain |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lehen sari banaketa | 1989 |
Webgune ofiziala | rikardoarregikazetaritzasaria.eus |
Itxi
Sariari Euskal "Pulitzerra" deitu izan zaio[1].