From Wikipedia, the free encyclopedia
Richard John Roberts (Derby, Ingalaterra, 1943ko irailaren 6a) biokimikaria eta biologo molekularra da.
Richard J. Roberts | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Richard John Roberts |
Jaiotza | Derby, 1943ko irailaren 6a (81 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sheffieldeko Unibertsitatea Beechen Cliff School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | James Dewey Watson |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, biokimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | New England Biolabs (en) Harvard Unibertsitatea Cold Spring Harbor Laboratory (en) Harvard Unibertsitatea (1969ko urtarrilaren 1a - 1972ko abuztuaren 31) Cold Spring Harbor Laboratory (en) (1972 - 1986) Cold Spring Harbor Laboratory (en) (1986 - 1992) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | European Molecular Biology Organization (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Royal Society |
Sheffieldeko Unibertsitatean egin zituen kimikako ikasketak. Kimika organikoko doktoregoa eskuratu ondoren Harvardeko eta Cambridgeko unibertsitateetan aritu zen 1972. urte arte irakasle. Urte hartan, eta James D. Watson Nobel saridunak gonbidaturik, New Yorkeko Cold Spring Harbor Laboratoryko ikertaldean sartu zen, eta ikerketa-zuzendariaren laguntzaile izendatu zuten. 1992an laborategi hura utzi zuen, eta Beverly Hillsko New England Biolabs laborategietako zelula nukleodunen inguruko ikerketen zuzendari izendatu zuten.
1993an Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen Phillip Sharpekin batera, geneak etenak izan daitezkeela aurkitu zutelako zeinek bere aldetik. Ordu arte zientzialariek uste izan zutenez, DNAren molekula luzearen barruan segmentu jarraitu bat zen genea, baina 1977an ikertzaile horiek ateratako ondorioei esker jakin ahal izan zen gene bakoitzak DNA zati bereiziak edo etenak izan zitzakeela bere baitan. Geneek ezer kodetzen ez duen material genetikoz osaturiko etenak edo atal luzeak izan ditzaketela eta badirela era horretako gene etenak goi-mailako izakietan aurkitu zuten. Genearen baitako atal bereiziei exon izena eman zitzaien, eta beren arteko etenari intron. Aurkikuntza hori garrantzi handikoa izan zen, batez ere material genetikoaren bilakaeraren ikerketan; herentziazko hainbat eritasun gene etenen bategite-prozesuan gertaturiko akatsen ondorioz sortuak izan daitezkeela uste dute medikuntzako adituek.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.