dimentsiorik gabeko koefizientea, fluido baten fluxu-erregimenaren izaera definitzen duena. From Wikipedia, the free encyclopedia
Reynolds zenbakia (Re) fluidoen dinamikan dimentsio gabeko zenbaki garrantzitsuenetarikoa da. Zenbaki honek indar inertzialen eta indar biskosoen arteko erlazioa ematen du. Horrela, Reynolds zenbaki berdina duten bi egoera dinamikoki antzerakoak dira, eta indar guztiak proportzionalak, beraz baten azterketa baliogarria da bestearen ezaugarriak jakiteko. Ezaugarri hau oso erabilia da ingenieritzako hainbat arlotan, saiatu nahi den gorputzaren eredu txikiago bat erabili daitekeelako, Reynolds zenbaki berdinean saiakuntzak eginez.
Indar inertzialak masa eta abiaduraren deribatuaren arteko produktua dira. ρ fluidoaren dentsitatea baldin bada, eta L luzera esanguratsu bat, masa ρL3-ri proportzionala izango da. Abiadura v izanik, v eta denbora esanguratsu baten (L/v) arteko proportzioak abiaduraren deribatua emango digu (v²/L). Indar inertzialen mailaren garrantzia ρv²L² da, beraz. Bestalde, indar biskosoak fluidoaren biskositatea, μ, eta abiadura-gradientearen, v/L, arteko produktua azalera unitateko (L²) dira, μvL hortaz. Azkenik, bien arteko erlazioak Reynolds zenbakia ematen digu:
edo
non:
Reynolds zenbaki txikietan indar biskosoek gainditzen dute beraz. Egoera honetan fluidoaren mugimendua laminarra da, fluidoaren barneko abiadura ezberdintasunak biskositateak azkar xahutzen baititu, eta muga-geruzaren banantzea errazago gerta daiteke. Aldiz, Re handitu ahala, indar inertzialek garrantzia hartzen dute eta biskositatea ez da nahikoa korrontea egonkortzeko. Situazio honetan turbulentziak sortzen dira. Hodi batean 2000tik behera laminarra izango da eta 4000tik gora turbulentoa.
Adibidez, hegazkin txiki baten abiadura U0 = 250 km/h-koa bada (70 m/s), eta hegalaren korda metro bat , airearen biskositate zinematikoa ν = 1.4·10-5 m2/s ingurukoa denez, Reynolds zenbakia ondorengoa genuke:
Analisi dimentsionalaren bidez problema batetako edozein magnitude ahalik eta dimentsio gabeko zenbaki kopuru txikienaren funtzio bezala adieraztea lor dezakegu. Ondoren gure arazoa errepresentatzen duen modelo bat eraiki genezake eta gure modeloan ageri diren zenbaki adimentsionalen balioak eta kasu errealeko balioak berdinak badira modeloan lorturiko neurketak kasu errealera extrapola genitzake. Hori dela eta oso garrantzitsuak dira dimentsio gabeko zenbakiak tamaina eta baldintza errealetan probatu ezin diren makina edo prozesuak laborategian simulatzeko.
Demagun adibidean ageri den hegala kontrolpeko baldintza batzuetan aztertu nahi dugula eta hegal osoa hartzeko gai den tunelik ez dugunez tamaina erdiko eredu bat erabili behar dugula gure tunel aerodinamikoak har dezakeen handiena delako. Aztertu nahi ditugun magnitudeak Reynolds zenbakiaren funtzio bezala adieraztera iritsiko bagina korrontearen abiadura bikoiztearekin nahikoa genuke Reynolds zenbakia mantendu eta gure saiakeren emaitzak tamaina errealeko hegalarekin erlazionatzeko.
Zenbakia Osborne Reynoldsen omenez ematen da, berak definitu baitzuen 1883an. Fluidoen dinamikako aitzindarietako bat izan zen Ipar Irlandan jaiotako ingeniari britaniar hau eta eskalako modeloak entsaioetan erabiltzea ahalbidetu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.