From Wikipedia, the free encyclopedia
Osborne Reynolds (Belfast, 1842ko abuztuaren 23a - Watchet, Somerset, 1912ko otsailaren 21a) britainiar ingeniaria izan zen. Hasieran, lantegi mekaniko batean lan egin zuen, eta Cambridgen egin zituen ikasketak gero. 1868an, Manchesterko Unibertsitatean irakasle izendatu zuten, ingeniariak prestatzeko sortu berria zen katedra baten arduradun. Lanpostu horretan, 1905 arte aritu zen. Lan gehienak hidrodinamikari buruz egin zituen: isurkari eta fluido likatsuen jokaera aztertu zuen, eta esperientzia ugari egin zituen helize bidezko propultsioa aztertzeko. Alor horretan egin zituen esperientzien ondorio gisa, Reynolds zenbakia izeneko koefizientea edo erlazioa frogatu zuen, fluidoen mekanikan garrantzi handia duena. Turbinetan eta balazta hidraulikoetan hobekuntzak egin zituen, labainkortasunari buruz teoria bat proposatu zuen, eta espantsio anizkuna duten makinei buruzko diagramak ezarri zituen.
Osborne Reynolds | |||||
---|---|---|---|---|---|
1888 - 1890
1874 - 1884 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Belfast, 1842ko abuztuaren 23a | ||||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||
Heriotza | Watchet, 1912ko otsailaren 21a (69 urte) | ||||
Heriotza modua | : Gripea | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Queens' College (Cambridge) 1837) : matematika | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | fisikaria, ingeniari zibila, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Enplegatzailea(k) | Victoria University of Manchester (en) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Royal Society Manchester Literary and Philosophical Society (en) |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osborne Reynolds |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.