Requiem
Eliza Katolikoak hildakoen alde egiten duen meza oinarritzat hartuz eginiko musika-konposizioa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Requiem (latinez "atsedena") izenekoak dira hildakoen alde egindako mezak, bereziki Eliza Katolikoak ospatutakoak, eta beste Eliza batzuetan antzeko erritu baliokideak dituenak, adibidez Eliza Ortodoko Greziarrean "Parastas" eta Errusiarrean "Panikhida".
Vatikanoko II. kontzilioaren ostean aldaketak egin zituzten liturgia honetan. Hileta-elizkizunen barruan egoten da normalean, aparte burutu daitekeen arren.