From Wikipedia, the free encyclopedia
Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusia[1] (alemanez: Reichssicherheitshauptamt edo RSHA) Alemania Naziko erakundea izan zen, Reichsführer-SS eta poliziburu (alemanez: Chef der Deutschen Polizei) Heinrich Himmlerren mendean zegoena. Haren eginbeharra Hirugarren Reicharen etsai guztien aurka gudukatzea zen, hala Alemania barnean nola kanpoan.
Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | inteligentzia zerbitzua, segurtasun agentzia eta polizia militarra |
Herrialdea | Hirugarren Reicha |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Lehendakaria | Reinhard Heydrich, Heinrich Himmler eta Ernst Kaltenbrunner |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1939ko irailaren 27a |
Sortzailea | |
Ordezkatzen du | Sicherheitspolizei (en) eta Sicherheitsdienst |
Desagerpena | 1945eko maiatzaren 8a |
RSHA 1939ko irailaren 27an sortu zen, Heinrich Himmlerrek sinatutako dekretu baten bitartez. Dekretu hark Alderdi Nazionalsozialistaren mendeko Segurtasun Zerbitzua (alemanez: Sicherheitsdienst edo SD) eta Estatuko Segurtasun Polizia erregularra (alemanez: Sicherheitspolizei) batu zituen. Sicherheitspolizeiren barnean Estatuko Polizia Sekretua edo Gestapo (alemanez: Geheime Staatspolizei) eta Polizia Kriminala (alemanez: Kriminalpolizei) zeuden. Reinhard Heydrich izan zen Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusiaren lehenbiziko burua. Hura 1942an eraila izan zenean, Ernst Kaltenbrunnerek ordeztu zuen, Bigarren Mundu Gerra amaitu arte.[1]
RSHAk Hirugarren Reicharen eta Alderdi Nazionalsozialistaren segurtasun zerbitzuak kontrolatzen zituen. Bere gain zituen informazioa biltzea, krimenak ikertzea, atzerritarrak ikuskatzea, herri iritzia begiratzea eta doktrinatze nazia. Eginbehar nagusia "Reicharen etsaiak" aurkitu eta garbitzea zuen. Hala ere, "etsai" zerrendan juduak, ijitoak, komunistak, masoiak, bakezaleak eta ekintzaile kristauak zeuden. RSHAren beste egiteko bat Einsatzgruppen taldeen jarduera gainbegiratzea izan zen. Ekialdeko Europako inbasioan Alemaniar armadari jarraitu zioten heriotza eskuadroi hauek ehunka mila judu eta nazien aurkari hil zituzten.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.