Espainiako futbol taldea From Wikipedia, the free encyclopedia
Real Madril (gaztelaniaz: Real Madrid Club de Fútbol) Madrilgo kirol elkarte bat da, batik bat futbol arloarengatik ezaguna. Izan ere, FIFAk XX. mendeko klub onena izendatu zuen. Txapeldunen Liga 15 aldiz eta Espainiako liga 35 aldiz irabazirik, bi txapelketetan titulu gehien ditu, alde handiz.
Real Madril | |||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Datuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Mota | futbol-kluba | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia | Los Blancos | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduera | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Kide kopurua | 2.350 (2014) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Espainiako futbol ligako lehen maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Estadioa | Santiago Bernabeu estadioa: Madril 40.45306°N 3.68835°W 78.297 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Agintea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehendakaria | Florentino Pérez | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Carlos Ancelotti | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Egoitza nagusi | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Babeslea | Emirates | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Zeren jabe | Real Madrid TV (en) , La Saeta (en) , Raimundo Saporta Pavilion (en) , Santiago Bernabeu estadioa, Estadio Chamartín (en) , Alfredo di Stéfano Stadium (en) , Campo de O'Donnell (en) , Ciudad Real Madrid eta Ciudad Deportiva (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1902ko martxoaren 6a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Sortzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | FIFA Club of the Century | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Koloreak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
webgune ofiziala |
Taldearen goitizen zaharrenak los merengues (merengeak) edo los blancos (zuriak) dira, uniformeko kolore zuria dela eta. 1970eko hamarkadan, halere, los vikingos (bikingoak) izenak ospea lortu zuen, batez ere Ultras Sur taldeko zaleen artean, Europako iparraldeko jokalariak hartzeko ohiturarengatik.
Azken boladan, batez ere Florentino Pérez klubeko agintean dabilenetik, los galácticos (galaktikoak) ezizena arrakastatsu bihurtu da, nazioarteko izarrak baino ez baitituzte fitxatzen.
Institución Libre de Enseñanzako ikasle batzuek 1897an Foot Ball Sky taldea sortu zuten, Madrilgo lehen futbol taldea izan zena. 1902ko martxoaren 6an, bertako jokalari batzuek Juan Padrós eta Carlos Padrós anaia katalanen proiektu berri batean parte hartu zuten eta Madrid Foot Ball Club taldea sortu. Lehen urte hartakoa du lehenengo garaipena ere, Copa de la Gran Peña txapelketa, hain zuzen ere. 1904an FIFAren sortzaileetako bat izan zen. 1905 eta 1908 arteko lau Kopak segidan irabazi zituen.
Hurrengo kopa, ordea, ez zen 1917 arte iritsi. 1920an Alfontso XIII.a Espainiakoak Errege titulua eman zion eta ordutik aurrera Real Madrid izena du. Hala ere, kirol emaitzak ez ziren onak izan eta 1932 arte itxaron behar izan zuen Liga sortu berria irabazteko. Kopa ere 1934ean irabazi zuen berriz.
Gerra izan zen bitartean ez zen futbol txapelketarik izan. Gerra bukatzean ordea taldeko jokalari onenak zirenak falta zituenez kanpoko jokalariak fitxatu zituen. 1943an Santiago Bernabeu jokalari eta entrenatzaile ohia presidente izendatua izan zen. 1946 eta 1947ko Kopak irabazi zituen baina 1948an ia bigarren mailara jaitsi zen.
1952ko martxoaren 6an taldearen 50. urteurrena ospatzeko, Kolonbiako Millonarios Fútbol Club taldearen aurkako partidua antolatu zen. Madrildarrek galdu egin zuten baina talde kolonbiarreko izar Alfredo Di Stéfano argentinarra fitxatu zuten hurrengo denboraldirako. Francisco Gento kantabriarra ere hartu zuten, Racing de Santander taldetik. Orduan hasi zen Real Madrilen "urrezko aroa". 1950 eta 1960ko hamarkadetan, Espainiako hamabi liga eta bi kopa irabazteaz gain, sei aldiz irabazi zuen Europako Kopa, bai eta Kontinente arteko lehenengo Futbol Kopa ere. Europako lehen bost kopa tituluak jarraian irabazi zituenez, koparen beraren jabetza (garaikurrarena, alegia) bereganatu zuen.
1970eko hamarkadan ere tituluak irabazten segitu zuen, baina Espainiako txapelketatan bakarrik. Horrela, beste sei liga eta hiru kopa jaso zituen, 1980ra bitartean.
1980ko hamarkada euskal taldeen nagusitasunarekin hasi zen. 1984an bigarren talde Castilla C.F.-k Bigarren Mailako txapelketa irabazi zuen. Bertan jokatzen zuen jokalari belaunaldiari la quinta del Buitre ezizena eman zitzaion, Emilio Butragueño baitzen guztien buru. Belaunaldi berri hari Hugo Sanchez mexikarra gehitu eta 1985/1986 denboraldian hasita, bost liga segidan irabazi zituen. Madrildarren nahia belaunaldi horrekin Europako Kopa berriz irabaztea bazen ere, ez zuten halakorik lortu. Hala ere, UEFA Kopa bi eraman zituzten.
1990eko hamarkadaren bukaera aldean aldaketa handiak izan ziren taldean eta 1997-1998 denboraldian azkenik lortu zuten Europako Kopa irabaztea Jupp Heynckes entrenatzaile zela. Hurrengo urtean bigarren Kontinente arteko Kopa irabazi zuen eta 2000 urtean berriz ere Europako Kopa, Vicente del Bosque entrenatzaile zutela.
2000ko uztailaren, 16an Florentino Pérez presidente hautatu zuten. Fitxaketa handiak egin zituen: Zidane, Figo, Ronaldo eta Beckham "lau galaktikoak" ezizenaz bataiatu ziren. Haiekin batera, etxeko Raúl, Guti eta Iker Casillas bezalako jokalariak zeuden. Bederatzigarren Europako Kopa lortu zuten, bai eta hirugarren Kontinente arteko Kopa ere.
2006tik aurrera, ordea, Bartzelona nagusituz joan zitzaion eta hari aurre egiteko, Florentino Pérezek berriz hauteskundeak irabazi eta bigarren garai galaktikoa abiarazi zuen: Cristiano Ronaldo izar nagusia zen eta José Mourinho, entrenatzailea. Bi taldeen arteko fitxaketa lehia horrek Espainiako Ligako beste taldeekiko alde izugarriak egotea ekarri zuen. Hiru urtetan Bartzelonaren atzetik bigarren izan ondoren, 2011-12 denboraldian liga irabaztea lortu zuen, gainera puntuen errekorra ezarriz, 100 puntura iritsi baitzen. Hura izan zen Mourinhoren garaipen bakarra, ez baitzuen Txapeldunen Liga irabazterik lortu, bi aldiz finalerdietara iritsi arren. 2012-13 denboraldia bereziki txarra izan zen eta ez zuen titulu bakar bat eskuratu.
2013-14 urtea bikaina izan zen, Ligan 3. egin arren, Errege Kopa eta Txapeldunen Liga irabazi baitzituen[1]. Urtea biribiltzeko, bere aurreneko Kluben arteko Munduko Kopa eskuratu zuen. 2015 urtea, aldiz, eskasa izan zen, ez baitzuen ez Ligarik ez Koparik lortu eta Txapeldunen Ligako final erdietan Juventusek kanporatu baitzuen. Sari bakarra Cristiano Ronaldoren Pichichia izan zen.
2015-16 denboraldia makal hasi zuen. Kopatik lehenengo kanporaketan izandako akats administratiboak bota zuen eta liga erdialdera liderretik 12 puntutara ere egon zen, baina bukaeran errekuperatu eta Liga irabaztear egon zen, eta hori gutxi balitz Txapeldunen Liga irabaztea lortu zuen hamaikagarren aldiz, aurrekoan bezala Atlético Madrilen aurka. 2016-17 sasoia ere bikain hasi zuen Munduko Kluben Kopa irabaziz eta denboraldiaren bukaeran Liga eta Txapeldunen Liga irabazi zituen. 2017-18an Ligan ez zen batere ondo ibili baina Txapeldunen Liga irabazi zuen hirugarren aldiz jarraian, bai eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa ere.
2018-2019 denboraldia oso txarra izan zuen. Txapelketa guztietatik kanpora gelditu da, Txapeldunen Ligan adibidez final zortzirenetan kanporatu zuen Amsterdamgo Ajaxek, Madrilen 1-4 emaitzaz irabazita. Hiru entrenatzaile izan zituen, Julen Lopetegirekin hasi zuen urtea, ondoren Santiago Solari eta denboraldia amaitzeko Zinedine Zidanek itzuli behar izan zuen. 2019-2020 denboraldian Saudi Arabian jokaturiko Espainiako Superkopa irabazi zuen eta Ligan ere nagusi izan zen, COVID-19 pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren partida ia denak irabaziz. 2020-2021 denboraldian bigarren egin zuen Ligan eta Txapeldunen Ligan finalerdietara iritsi zen, baina Chelseak kanporatu zuen. 2021-2022 denboraldian Liga erraz irabazi zuen eta Txapeldunen Liga ere bai. Finalerdietan Manchester City kanporatu zuen itzulerako partidako luzapenean bi gol sartuta eta finalean Liverpool 1-0 gainditu zuen. Ondoren Kluben arteko Munduko Kopa irabazi zuen. 2022.23an berriz joaktu zuen finalerdietan Manchester Cityren aurka eta ingelesak nagusitu ziren.
Futbol partidak jokatzen hasi zirenean jokalariek alkandora eta prakak kendu eta barneko arropa zuriarekin jokatu ohi zuten. Taldeak bereizteko kolorezko banda bat ezartzen zuten baina jokatzean banda hori galtzen zenez, talde gehienek koloreak erabiltzea erabaki zuten. Real Madrilek zuria aukeratu zuen, baina hasieran partida arruntetan galtza urdinak erabili zituen, ez hala partida garrantzitsuetan. 1903an partida guztietarako zuriz jokatzea erabaki zuten.
1925-1926an galtza beltzak hartu zituen Ingalaterrako Corinthian Football Cluben gisara, garai hartan futbol politena egiten zuen taldea kontsideraturik baitzegoen. Uniforme horrek ere denboraldi bakarra iraun zuen.
Ordutik aurrera kirol etxe frankoren diseinuaren araberako desberdintasunak izan ditu, beti ere elastiko eta galtza zuriak errespetatuta.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
2023-24 barne:
2023ko uztailaren 19an eguneratua.
|
|
|
1931/32, 1932/33, 1953/1954, 1954/1955, 1956/1957, 1957/1958, 1960/61, 1961/62, 1962/63, 1963/64, 1964/65, 1966/67, 1967/68, 1968/69, 1971/72, 1974/75, 1975/76, 1977/78, 1978/79, 1979/80, 1985/86, 1986/87, 1987/88, 1988/89, 1989/90, 1994/95, 1996/97, 2000/01, 2002/03, 2006/07, 2007/08, 2011/12, 2016/17, 2019/20, 2021/22, 2023/24
1905, 1906, 1907, 1908, 1917, 1934, 1936, 1946, 1947, 1962, 1970, 1974, 1975, 1980, 1982, 1989, 1993, 2011, 2014, 2023
1988, 1989, 1990, 1993, 1997, 2001, 2003, 2008, 2012, 2017, 2020, 2022
1985
1947
1960, 1998, 2002
2014, 2016, 2017, 2018, 2022
1955/56, 1956/57, 1957/58, 1958/59, 1959/60, 1965/66, 1997/98, 1999/00, 2001/02, 2013/14, 2015/16, 2016/17, 2017/18, 2021/22, 2023/24
finalista 1971 eta 1983an
2002, 2014, 2016, 2017, 2022, 2024
1984/85, 1985/86
1953, 1955
1952, 1956
1994
1949, 1953, 1966, 1976, 1978, 1979, 1980, 1994, 2013
1970, 1984, 1989
1958, 1959, 1960, 1966, 1970, 1982
Txapelketa | Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista | Hiria |
---|---|---|---|---|---|
Kontinentearteko Kopa eta FIFA Kluben arteko Kopa | 1960 | Real Madril | 0-0 , 5-1 | CA Peñarol | |
1966 | CA Peñarol | 2-0 , 2-0 | Real Madril | ||
1998 | Real Madril | 2-1 | CR Vasco da Gama | ||
2000 | Boca Juniors | 2-1 | Real Madril | ||
2002 | Real Madril | 2-0 | Club Olimpia | ||
2014 | Real Madril | 2-0 | San Lorenzo de Almagro | ||
2016 | Real Madril | 4-2 (luz) | Kashima Antlers | ||
2017 | Real Madril | 1-0 | Grêmio Porto Alegre | ||
2018 | Real Madril | 4-1 | Al Ain FC | ||
2022 | Real Madril | 5-3 | Al-Hilal | ||
Europako Kopa eta Txapeldunen Liga | 1955-56 | Real Madril | 4-3 | Stade de Reims | Paris |
1956-57 | Real Madril | 2-0 | ACF Fiorentina | Madril | |
1957-58 | Real Madril | 3-2 | AC Milan | Brusela | |
1958-59 | Real Madril | 2-0 | Stade de Reims | Stuttgart | |
1959-60 | Real Madril | 7-3 | Eintracht Frankfurt | Glasgow | |
1961-62 | SL Benfica | 5-3 | Real Madril | Amsterdam | |
1963-64 | FC Internazionale | 3-1 | Real Madril | Viena | |
1965-66 | Real Madril | 2-1 | Partizan Belgrad | Brusela | |
1980-81 | Liverpool FC | 1-0 | Real Madril | Paris | |
1997-98 | Real Madril | 1-0 | Juventus FC | Amsterdam | |
1999-00 | Real Madril | 3-0 | València CF | Saint-Denis | |
2001-02 | Real Madril | 2-1 | Bayer Leverkusen | Glasgow | |
2013-14 | Real Madril | 4-1 (luz) | Atlético de Madrid | Lisboa | |
2015-16 | Real Madril | 1-1 (pen:5-3) | Atlético de Madrid | Milan | |
2016-17 | Real Madril | 4-1 | Juventus FC | Cardiff | |
2017-18 | Real Madril | 3-1 | Liverpool FC | Kiev | |
2021-22 | Real Madril | 1-0 | Liverpool FC | Paris | |
2023-24 | Real Madril | 2-0 | Borussia Dortmund | Londres | |
Europako Superkopa | 1998 | Chelsea FC | 1-0 | Real Madril | |
2000 | Galatasaray SK | 2-1 (luz) | Real Madril | ||
2002 | Real Madril | 3-1 | Feyenoord Rotterdam | ||
2014 | Real Madril | 2-0 | Sevilla FC | ||
2016 | Real Madril | 3-2 | Sevilla FC | ||
2017 | Real Madril | 2-1 | Manchester United FC | ||
2018 | Atlético Madril | 4-2 | Real Madril | ||
2022 | Real Madril | 2-0 | Eintracht Frankfurt | ||
2024 | Real Madril | 2-0 | Atalanta | ||
UEFA Kopa eta Europa League | 1984-85 | Real Madril | 3-0, 0-1 | Videoton | |
1985-86 | Real Madril | 5-1, 2-0 | 1. FC Köln | ||
Europako Errekopa | 1970-71 | Chelsea FC | 1-1, 2-1 | Real Madril | |
1982-83 | Aberdeen FC | 2-1 | Real Madril |
Urtea | Espainiako Liga | Errege Kopa | Esp. Superkopa | Europa | Eur. Superkopa | Mundua |
---|---|---|---|---|---|---|
1999-2000 | 5.a | 1/2 | 1.a (Txapeldunen Liga) | 2.a | ||
2000-01 | 1.a | 1/32 | 1.a | 1/2 (Txapeldunen Liga) | 2.a | |
2001-02 | 3.a | 2.a | 1.a (Txapeldunen Liga) | 1.a | ||
2002-03 | 1.a | 1/4 | 1.a | 1/2 (Txapeldunen Liga) | 1.a | |
2003-04 | 4.a | 2.a | 1/4 (Txapeldunen Liga) | |||
2004-05 | 2.a | 1/8 | 1/8 (Txapeldunen Liga) | |||
2005-06 | 2.a | 1/2 | 1/8 (Txapeldunen Liga) | |||
2006-07 | 1.a | 1/8 | 2.a | 1/8 (Txapeldunen Liga) | ||
2007-08 | 1.a | 1/8 | 1.a | 1/8 (Txapeldunen Liga) | ||
2008-09 | 2.a | 1/16 | 1/8 (Txapeldunen Liga) | |||
2009-10 | 2.a | 1/16 | 1/8 (Txapeldunen Liga) | |||
2010-11 | 2.a | 1.a | 2.a | 1/2 (Txapeldunen Liga) | ||
2011-12 | 1.a | 1/4 | 1.a | 1/2 (Txapeldunen Liga) | ||
2012-13 | 2.a | 2.a | 1/2 (Txapeldunen Liga) | |||
2013-14 | 3.a | 1.a | 2.a | 1.a (Txapeldunen Liga) | 1.a | |
2014-15 | 2.a | 1/8 | 1/2 (Txapeldunen Liga) | 1.a | ||
2015-16 | 2.a | 1/16 | 1.a (Txapeldunen Liga) | 1.a | ||
2016-17 | 1.a | 1/4 | 1.a | 1.a (Txapeldunen Liga) | 1.a | 1.a |
2017-18 | 3.a | 1/4 | 1.a (Txapeldunen Liga) | 2.a | 1.a | |
2018-19 | 3.a | 1/2 | atzeratua¹ | 1/8 (Txapeldunen Liga) | 1.a | |
2019-20 | 1.a | 1/4 | 1.a¹ | 1/8 (Txapeldunen Liga) | ||
2020-21 | 2.a | 1/16 | 1/2¹ | 1/2 (Txapeldunen Liga) | ||
2021-22 | 1.a | 1/4 | 1.a¹ | 1.a (Txapeldunen Liga) | 1.a | |
2022-23 | 2.a | 1.a | 2.a | 1/2 (Txapeldunen Liga) | 1.a | |
2023-24 | 1.a | 1/8 | 1.a | 1.a (Txapeldunen Liga) | 1.a |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.