From Wikipedia, the free encyclopedia
Jaume Ramon Mercader del Río —Ramón Mercader izen-deiturez ezaguna— (Bartzelona, Katalunia, 1913ko otsailaren 7a - Habana, Kuba, 1978ko urriaren 19a) PSUC alderdi politikoko militantea izan zen. Leon Trotski hil zuelako famatu zen.
Ramón Mercader | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1913ko urtarrilaren 25a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Habana, 1978ko urriaren 18a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Kuntsevoko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: hezurretako minbizia |
Familia | |
Aita | Pablo Mercader Medina |
Ama | Caridad Mercader |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | espioia, politikaria eta assassin (en) |
Enplegatzailea(k) | Marx-Engels-Lenin Institute (en) NKVD |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Jacques Mornard, Frank Jackson eta Ramón López |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | koronel |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kataluniako Alderdi Sozialista Batua Partit Comunista de Catalunya (en) |
Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, bere amak Sobietar Batasuneko zerbitzu sekretuentzat lan egiteko kontratatu zuen arte. Troskistengana hurbildu zen Parisen, NKVD agentziak Trotski hiltzeko zeregina eman zion arte.
Frank Jacson ezizenarekin heldu zen Mexikora 1939. urtean; eta 1940ko abuztuaren 20an eraso zion Trotskiri, Trotskiren etxean bertan, piolet bat erabiliz. Leon Trotskiren zaintzaileek kolpeka hantxe hil nahi izan zuten Mercader, baina Trotskik (larri zauritua) geldiarazi zituen. Biharamunean hil zen Trotski, ospitalean egin zioten ebakuntzak ezin izan baitzion Mercaderrek buruan eragindako zauri larria oneratu.[1][2]
Mexikoko agintariek atxilotuta, hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, hilketagatik. 1953. urtean bere benetako izaera ezagutu zen; 1960ko maiatzaren 6an kartzelatik irten zen; Kubara joan zen lehendabizi, eta Sobietar Batasunean heroiaren domina eman zioten. Geroztik, aldizka Sobietar Batasunean eta aldizka Kuban bizi izan zen, harik eta 1978an Habanan hil zen arte, minbiziak jota. Moskuko Kuntsevo barrutiko hilerrian dago lurperatuta, «Ramón Ivanovitx López» (Рамон Иванович Лопес) izen-deiturekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.