From Wikipedia, the free encyclopedia
Ramón Basterra Zabala (Bilbo, Bizkaia, 1888ko abuztuaren 31 – Madril, Espainia, 1928ko ekainaren 17a) poeta, diplomatiko eta idazle bizkaitarra izan zen.
Ramón Basterra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1888ko martxoaren 14a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1928ko ekainaren 17a (40 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria eta idazlea |
Mugimendua | Noucentismea |
Zuzenbidea eta diplomazia ikasi eta gero, diplomazian lan egiteari ekin zion Erroman (1915 eta 1917 artean), Bucaresten (1918) eta Caracasen (1924). Gero Madrila joan zen bizitzera.
Euzkadi, El Nervión, El Pueblo Vasco eta El Liberal egunkarientzako idatzi zuen eta Bilboko Lyon D'Or kagetegian eginiko "Escuela Romana del Pirineo" izeneko tertulian hartu zuen parte, Pedro Egilor, Jacinto Mikelarena, Pedro Mourlane Mitxelena, Fernando de la Quadra Saltzedo, Jose Felix Lekerika, Rafael Sanchez Mazas eta Joaquín Zuazagoitia lagunekin batera.
Zibilizazio grekolatino eta kristauaren aldeko sutsua izan zen. Halaber, bai hitz neurtuetan bai hitz lauz hispanidadearen gaia landu zuen; bera izan zen ideia horren aitzindari. Prosazko liburuen artean, nabarmentzekoak dira: La obra de Trajano (1921) eta Los navíos de la Ilustración (1925), Gipuzkoako Errege Konpainiari buruzkoa.
Poeta bukolikoa baitzen batez ere, Basterraren olerki gehienak Bilboko «Hermes» aldizkarian kaleratu ziren, gero zenbait liburutan bildu zirenak. Haietako batzuk: La sencillez de los seres (1923), sorterriko ikuskariak gogoratuz; Las ubres luminosas (1923); Vírulo, mocedades (1924); Vírulo, mediodía (1927).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón Basterra |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.