From Wikipedia, the free encyclopedia
Rainis —jaiotza-izena: Jānis Pliekšāns— (Kurlandia, Errusiar Inperioa —gaur egun Letonia—, 1865eko irailaren 11 – Majori, Letonia, 1929ko irailaren 12a) letonierazko olerkaria izan zen. Dienas Lapa egunkaria sortu zuen 1891. urtean, eta Errusiara erbesteratu zuten 1897an, agerkari hartan adierazten zituen ideia sozialista eta iraultzaileak zirela eta. 1903. urtean itzuli zen Letoniara, eta poesia-bilduma bat argitaratu zuen: Talas noskanas zila vakara (Arrats urdineko oihartzun urrunak). Suitzan bizi izan zen 1906-1920 urteetan, eta han idatzi zituen Gals un sakums (Hasiera eta amaiera), Urrezko zaldia eta Sua eta gaua poesia-bildumak. 1920. urtean itzuli zen burujabetasuna eskuratu berria zuen Letoniara, eta Hezkuntza ministro izendatu zuten.
Rainis | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jānis Pliekšāns | ||
Jaiotza | Dunava (en) , Varslavani (en) eta Dunava Parish (en) , 1865eko abuztuaren 30a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Letonia | ||
Lehen hizkuntza | letoniera | ||
Heriotza | Jūrmala, 1929ko irailaren 12a (64 urte) | ||
Hobiratze lekua | Rainis Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Aspazija (en) | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea San Petersburgoko Unibertsitate Inperiala Riga State Gymnasium No.1 (en) (1880 - 1884) | ||
Hizkuntzak | alemana letoniera errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, antzerkigilea, politikaria, idazlea, itzultzailea eta kazetaria | ||
Lantokia(k) | Riga San Petersburgo Castagnola (en) Vilnius eta Jelgava | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | |||
Mugimendua | New Current (en) | ||
Izengoitia(k) | Rainis | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Latvian Social Democratic Workers' Party (en) | ||
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rainis |
Artikulu hau Letoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.