From Wikipedia, the free encyclopedia
ROC 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (ingelesez: Russian Olympic Committee) 30 kiroletan parte hartu zuten Errusiako 335 kirolarik ordezkatu zuen. Errusiaren zazpigarren agerpen jarraitua izango litzateke, baina Munduko Dopingaren Aurkako Agentziak erabaki zuen Errusiako kirolariek ezin zutela euren banderapean lehiatu, dopin eskandaluaren ondorioz. Atletek aukera izan zuten, hala ere, "Errusiako Komite Olinpikoaren" izenean lehiatzen, "ROC" akronimoa erabiliz[1].
Txinako Errepublika (ROC) | |
---|---|
2020ko Udako Olinpiar Jokoak | |
Hasiera data | 2021eko uztaila |
Amaiera data | 2021eko abuztuaren 8a |
Banderadunak | Sofia Velikaia |
Dominak | |
|
Nazioarteko Olinpiar Batzordearen erabakiz, ezin izan zuten Errusiako bandera erabili ez eta Errusiako ereserkia jo irabaziz gero. Taldekideek "ROC" izena zeraman jantziak erabiltzen zituzten, baina bertan Errusiako banderaren koloreak zeuden[2]. Errusiako ereserkiaren ordez Katiuxa abestia proposatu zuten, baina NOBek ez zuen onartu; ordezko gisa, Piotr Ilitx Txaikovskiren 1. piano kontzertua jo zen[3][4].
Irekiera ekitaldian Sofia Velikaia eskrimalariak eta Maksim Mikhailov eskubaloilariak eraman zuten bandera[5]. Abdulrashid Sadulaev borrokalariak bandera eraman zuen itxiera ekitaldian[6].
ROCek 71 domina irabazi zituen, horietatik 20 urrezkoak. Bosgarren amaitu zuten, Britainia Handiko delegazioaren ondoren eta Australiako delegazioaren aurretik. Hala ere, zilarrezko dominetan hirugarren eta brontzezkoetan bigarren izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.