Réjean Ducharme
From Wikipedia, the free encyclopedia
Réjean Ducharme (Saint-Félix-de-Valois, 1941eko abuztuaren 12a - 2017ko abuztuaren 21a) kanadar idazlea zen, frantsesez idazten zuena.
Réjean Ducharme | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Félix-de-Valois (Quebec), 1941eko abuztuaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Montreal, 2017ko abuztuaren 21a (76 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Montrealgo Eskola Politeknikoa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, dramagilea, eskultorea eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |
L'Avalée des avalés (1966) lanarekin egin zen ospetsu. Lan hori probokatzailea da, eta hizkuntza-jokoek eta estilo bizi eta irrigarriak ez du pertsonaien eramanezina estaltzen. Réjean Ducharmek gizaki apal eta babesgabeak erakusten zituen: Le Nez qui voque (1967), L'Océantume (1968). Eleberrietako bat bertsoan idatzi zuen: La Fille de Christophe Colomb (1969). Ondoren, Les Enfantômes (1976) eta Dévadé (1990) egin zituen, non izakien noraeza idazkerarenarekin nahasten baitu; orobat, haurtzaroaren arduragabetasuna aurkitzeko gauza ez diren helduen munduari buruzko gogoeta egiten zuen.
Zinemarako eta antzerkirako ere idatzi izan zuen (Ha ha!, 1982), eta Robert Charlebois kantariaren abestietarako hitzak idatzi zituen.