Robert Charlebois
From Wikipedia, the free encyclopedia
Robert Charlebois (Montreal, 1944ko ekainaren 25a) Quebeceko antzezle eta musikagilea da. 1966an lehenengo diskoa kaleratu zuenetik bertatik, Charleboisek izugarrizko arrakasta izan zuen Quebecen. 1968an, musika-ikuskizun bat antolatu zuen, Osstidcho, eta, hari esker, Spako (Belgika) jaialdiko lehenengo saria lortu zuen. Kanadako frantses abeslarien artean nagusi bihurtu zen. Louise Forestierrekin osatu zuen bikoteak, Lindbergh deiturikoak, arrakasta handia izan zuen, Ordinaire, Cartier edo Les Ailes d'un ange abestiekin. Charleboisek, Quebeceko gainerako abeslariek ez bezala, joual hizkuntza erabiltzen du, hau da, kanadar frankofonoen hizkera. 1974an, Gilles Vigneault eta Félix Leclerc kantariekin bat egin zuen Montrealen kontzertu batean. Baina, poliki-poliki, bere karrera neurritsuagoa izan da eta bere abestiak klasikoago bihurtu dira; horren erakusgarri dira, esaterako, Québec love eta J'veux de l'amour lanak.
Robert Charlebois | |
---|---|
(1972) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 1944ko ekainaren 25a (79 urte) |
Herrialdea | Quebec |
Hezkuntza | |
Heziketa | National Theatre School of Canada (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, aktorea eta estudioko musikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | folk rock |
robertcharlebois.com | |
|