Quetzaltenango
From Wikipedia, the free encyclopedia
Artikulu hau Quetzaltenango hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Quetzal».
Quetzaltenango | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Guatemala | ||
Departamendua | Quetzaltenango | ||
Sorrera | 1524 | ||
Alkatea | Jorge Rolando Barrientos Pallecer | ||
Posta kodea | 09001 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 14°50′00″N 91°31′00″W | ||
Azalera | 127 km² | ||
Altuera | 2357 | ||
Mugakideak | Concepción Chiquirichapa (en) , Olintepeque (en) , San Andrés Xecul (en) , Zunil (en) , Almolonga (en) , Cantel (en) eta Salcajá (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 207.620 (2023ko ekainaren 30a) 3.545 (2022) | ||
Dentsitatea | . bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1524 (egutegi gregorianoa) | ||
Telefono aurrizkia | 5027 | ||
Ordu eremua | UTC−06:00 | ||
Hiri senidetuak | San José, Campeche, Turin, Coban, Livermore (Kalifornia), Santa Fe, San Francisco de Acámbaro (en) , Altagracia (Nikaragua), Chiapa de Corzo, Colima, Comitán de Domínguez, Cusco, La Paz, Guelph (en) , San Cristóbal de las Casas, Santa María Huatulco (udalerria), Tapachula de Córdova y Ordóñez (en) , Tromsø eta Veracruz | ||
Hizkuntza ofiziala | gaztelania, Mam (en) eta K'iche'era | ||
inforpressca.com… |
Quetzaltenango ([ketsalteˈnaŋgo] ahoskatua, baita Xelajú [ʃelaˈxu] edo Xela [ˈʃela] ezizenaz ezaguna ere) Guatemalako hego-mendebaleko hiria da, izen bereko departamenduko hiriburu dena. 120 km2 ditu, eta 170.000 biztanle (2011). Guatemala-El Salvadorreko sumendien zerrendan kokaturik dago, 2.357 metroko garaieran. Mendebaleko merkataritza- eta administrazio-gune nagusia da. Kafe-ekoizpena eta horren inguruan eratutako zerbitzuak eta industriak dira hiriaren ekonomia-jarduera nagusiak. Horiez gainera, garrantzi handia dute nekazaritzako gaien eraldaketa industriak (garagardogintzak, likoregintzak eta xaboigintzak, bereziki) eta ehungintzak (kotoia eta artilea). Aireportua du.