Queer
sexu eta genero kategoriak eta identitate eta orientazio sexualak kulturak eraikiak direla dioen teoria; haren jarraitzailea. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Queer (ingelesez, queer ([kʷɪɚ(ɹ)]), “arraro”, “bitxi”, “ez ohiko”) etiketa libreko gizartea defendatzen duen lanketa teorikoa da, non pertsona guztiak errespetatuak diren eta eskubideak era berdinzalean gauzatzen diren[1]. Gizartean onartutako sexualitateak baino harantzago joatea aldarrikatzen du Queer mugimenduak: bizimodu heterosexualaz, monogamoaz eta adin eta klase bereko pertsonen arteko harremanez harago, alegia. Mugarik gabeko mundua eta eskubide berdineko pertsona ezberdinak izatea lortu nahi da, bakoitza den modua izan eta agertzea, alegia. Irainaren berradierazpenarekin, queer mugimenduak berretsi nahi du aukera sexual ezberdina giza-eskubide bat dela. "Normala" den sexualitatearen espiraletik urruntzen diren sexualitate guztiak sexualitate periferikoak dira[2].