Pyxis (konstelazioa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pyxis edo Iparrorratza[1][oh 1] —latinez: Pyxis— hego hemisferioko konstelazio txiki bat da, Nicolas Louis de Lacaillek Pyxis Nautica izenarekin sartu zuena.
Datu azkarrak Datuak, Laburdura ...
Pyxis | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Pyx |
Genitiboa | Pyxidis |
Sinbologia | iparorratza |
Eremua | 221 gradu karratu (65. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 0 |
Izarrik distiratsuena | α Pyxidis (itxurazko magnitudea 3.68) |
Konstelazio mugakideak | Hydra, Puppis (konstelazioa), Vela eta Antlia |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 9 h |
Deklinazioa | -30° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Martxoa | |
+50° eta −-90° latitude bitartean ikusgai. |
Itxi
- Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pyxis».
Suposatzen denez, Argo itsasontziaren iparorratza irudikatzen du, baina zaila da Argok iparorratzik zeramala pentsatzea, garai hartako greziarrek iparorratza oraindik ez baitzuten ezagutzen. Nabarmendu behar da Pyxis ez dela ofizialki Argo Navisen zati bat, bere izarrek Bayer izendapen independente bat baitute (Carina, Puppis eta Velaren kasuan ez bezala, zeintzuk oraindik Argoren Bayer izendapenetako batzuk mantentzen dituzten).