![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/44/Puente_mayorga_gibraltar_ikuspegia_01.jpg/640px-Puente_mayorga_gibraltar_ikuspegia_01.jpg&w=640&q=50)
Puente Mayorga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Puente Mayorga Cádizko San Roque herriko auzo bat da, Algecirasko badiako ertzetan kokatzen dena. Historian, arrantzaleen herrixka moduan sortu bazen ere, egun eremu industrial baten inguruetan kokatzen da, zentral elektriko eta petrolio birfindegi baten ondoan. Industrialde honek sortutako kutsadurak ingurumen eta osasun arazo larriak sortu izan ditu [1]. 2009ko datuen arabera, 2.071 biztanle zituen.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/44/Puente_mayorga_gibraltar_ikuspegia_01.jpg/640px-Puente_mayorga_gibraltar_ikuspegia_01.jpg)