From Wikipedia, the free encyclopedia
Psycho Circus Kiss talde amerikarraren estudioko 18. albuma da. Albumak jatorrizko lau taldekideak biltzen dauz batera berriro, eta makillaje guztiarekin.
Psycho Circus | ||||
---|---|---|---|---|
Fitxategi:Psycho Circus.jpg | ||||
Kiss taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 1998ko irailaren 22a | |||
Grabazioa | 1998ko urtarrila - apirila | |||
Musika mota | Hard rock | |||
Iraupena | 47:03 | |||
Hizkuntza | Ingelesa | |||
Diskoetxea | Mercury | |||
Ekoizpena | Bruce Fairbairn | |||
Kiss taldearen kronologia | ||||
|
Prentsaketa batzuek Kissen logoa eta pailaso baten eta taldekideen irudiak zituen albumaren titulua txandakatzen zuen portada lentikular bat zuten. Japoniar edizioak, berriz, zabaltzen zen portada bat zuen, pailaso baten aurpegia zuen 3 panel zituena, eta hau zabaltzean, beste bi panel agertzen ziren taldekideen aurpegiekin.
"You Wanted the Best" kantua Kissen abesti bakarra da non taldekide guztiek ahots nagusia duten.
Kissen 1996 eta 1997ko Alive/Worldwide Tour bira arrakastatsuari jarraituz, Psycho Circus 1979 urteko Dynasty albumetik jatorrizko taldekideen lehenengo albuma bezala saldu zuten (izan ere, Peter Crissek ez zuen 1980ko Unmasked albumaren grabazioan parte hartu). Dynasty eta Unmasked albumetan bezala, kantu asko kreditatu gabeko musikariek grabatu zuten. Ace Frehley gitarjoleak eta Peter Criss bateriak oso gutxi parte hartu zuten, Crissek "Into the Void" kantuan soilik bateria jo zuelarik (Dynastyko abesti bakar baten ere jo zuen). Frehleyk albumeko hiru kantutan jo zuen (ahotsak kontuan hartu gabe). Crissek taldea utzi eta gero, Eddie Trunkekin egin zuen irratiko elkarrizketa batean, lau taldekideek batera "Into the Void" kantuan soilik parte hartu zutela esan zuen.
Grabazio garaian taldean zegoen kohesio falta ilusita, Stanleyk esan zuen "Kiss album bat egiten ahalegindu ginen, baina alferrikako saiakera izan zen ez zegoelako talderik,"[6] eta hau esaten jarraitu zuen "Talde batek album on bat egiteko, helburu amankomun bat izan behar dute, eta guk ez genuen hori."[6]
Eztabaida honeek egon arren, Psycho Circus Billboard 200 zerrendako 3. postuan hasi zan, lehenengo astean 110.000 kopia saldurik[7], eta RIAAk urre izendatu zuen 1998ko urriaren 22an.[8] U.S. SoundScan salmenta totala 479.000 kopia izan ziren. [erreferentzia behar] "We Are One" Showbizz Magazine (Brazil) irrati zerrendan 4. postura iritsi zen.[erreferentzia behar]
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena |
---|---|---|---|---|
1. | "Psycho Circus" | Paul Stanley, Curtis Cuomo | Stanley | 5:30 |
2. | "Within" | Gene Simmons | Simmons | 5:10 |
3. | "I Pledge Allegiance to the State of Rock & Roll" | Stanley, Cuomo, Holly Knight | Stanley | 3:32 |
4. | "Into the Void" | Ace Frehley, Karl Cochran | Frehley | 4:24 |
5. | "We Are One" | Simmons | Simmons | 4:41 |
6. | "You Wanted the Best" | Simmons | Simmons, Stanley, Frehley, Criss | 4:15 |
7. | "Raise Your Glasses" | Stanley, Knight | Stanley | 4:14 |
8. | "I Finally Found My Way" | Stanley, Bob Ezrin | Criss | 3:40 |
9. | "Dreamin'" | Stanley, Bruce Kulick | Stanley | 4:12 |
10. | "Journey of 1,000 Years" | Simmons | Simmons | 4:49 |
11. | "In Your Face" (Edizio Limitatuan eta Japonian bakarrik) | Simmons | Frehley | 3:40 |
Edizio Limitatuko bonus diska | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
1. | "Psycho Circus" (zuzenean) | Stanley, Cuomo | Stanley | 5:34 | |||||
2. | "Let Me Go, Rock 'N' Roll" (zuzenean) | Stanley, Simmons | Simmons | 5:33 | |||||
3. | "Into the Void" (zuzenean) | Frehley, Karl Cochran | Frehley | 9:10 | |||||
4. | "Within" (zuzenean) | Simmons | Simmons | 7:57 | |||||
5. | "100,000 Years" (zuzenean) | Stanley, Simmons | Stanley | 5:17 | |||||
6. | "Black Diamond" (zuzenean) | Stanley | Criss, intro by Stanley | 6:12 |
Edizio limitatua argitaratu zuten Brazilen, Kissek bertan emango zituen kontzertuekin bat etortzean, zuzeneko abestiez osotutako bigarren diska batekin, Japoniako argitalpenean bezala, baina "In Your Face" kantua gabe lehenengo diskan. Europan argitalpen berezi hau birarekin batera etorri zen, albumaren jatorrizko edizioaren kutxa mantenduz, baina etiketa berri bat gehituz eta sartzeko bandeja ezberdin batekin.
Albuma
Singleak
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.