Hainbat ehun eta organotan egon ohi den hormona, hainbat efektu biokimiko sorrarazten duena eta ugalketa-prozesu gehienetan parte hartzen duena From Wikipedia, the free encyclopedia
Prostaglandinak eikosanoideen taldeko substantziak dira, hormonen antzera jarduten dutenak (nahiz eta zentzu hertsian hormonak ez izan, ez baitira guruin endokrinoetan ekoizten) eta efektu fisiologiko anitzak eragiten dituztenak. Semenen aurkitu ziren estreinakoz 1935ean, baina geroago gorputzeko ia organo guztietan daudela egiaztatu da.
Prostaglandina izena prostatatik dator, hasiera batean uste baitzen substantzia horiek prostatak ekoizten zituela. Geroago ikerlariek prostaglandinak beste ehun eta organo batzuetan ere ekoizten zirela ikusi arren hasierako izena mantendu da.
Egitura kimikoari dagokionez 20 karbono dituzten gantz-azido oxidatuak dira, prozesu horretan eraztun ziklopentano bat eratzen zaiela.
Substantzia hauek azido arakidonikotik eratzen dira, zelula mintzetan dagoen gantz-azido batetik hain zuzen ere[1].
Gaur egun hainbat prostaglandina mota ezagutzen dira, letra ezberdinez izendatzen direnak (PGA, PGE, PGD, PGF...). Bakoitzaren zeregina berezkoa da.
Hauek dira garrantzitsuenak:
Aspirina botikak prostaglandinen sintesia inhibitzen du. Prostaglandinek urin gastrikoaren jariaketa erregulatzen dutenez, eta urdaileko mukosa gastrikoa ere garatzen dutenez, aspirinak -prostaglandinak kentzerakoan- urdaila nabarmen kaltetzen du, zauriak eta ultzerak sortuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.