Prezipitazio (meteorologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Prezipitazioa, meteorologian, zerutik erorita lurzorura ailegatzen den edozein hidrometeoro mota da (euria, elurra eta txingorra) eta horrek lurrera ekarritako ur kantitatea.[2] Meteorologian, prezipitazioak aztertzen dituen adarra plubiometria da.
- Artikulu hau fenomeno meteorologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Prezipitazio (argipena)».
Prezipitazioa ziklo hidrologikoaren zati nagusi bat da, ura lurzoruan ezartzen duelako. Hodeiek egiten dute prezipitazioa, eta lurzorura grabitateak eramaten du. Kantitatea eta maiztasuna, lekua eta urtaroaren arabera aldatzen da.