hizkuntza komunikazioan nola erabiltzen eta ulertzen den aztertzen duen diziplina From Wikipedia, the free encyclopedia
Pragmatika hizkuntzalaritzaren ataletako bat da, perpausen arteko erlazioak eta hauek erabiltzen diren egoera aztertzen dituena, hau da, mezu baten interpretazioan testuinguru zehatz batek nola eragiten duen. Semantika, morfosintaxia, gramatika, oro har, eta psikologia edo soziologiako elementuak nahasten dituen diziplina da. Testuan azaltzen diren elementuez gain testuinguruaren arabera ulertu daitezkeen elementuak ere aztertzen ditu, bai elementu objektiboak zein subjektiboak, beronen sorreraren hipotesi nagusietako bat esanahiaren zehaztasun gehienak perpausetik at izaten baitira, eta hiztunek interpretatu behar izaten dituzte.
Pragmatikak testuak, edo testu zatiak, bere testuinguruan aztertzen ditu. Horrela, hainbat arrazoirengatik gerta daiteke testu bat edo testu zati bat desegoki suertatzea, zuzentzeko modukoa[1], nahiz eta gramatika akatsik izan ez.
Gramatikalki zuzenak diren perpausak eta testuak desegokiak izan daitezke testuinguru jakin batzuetan.
Esate baterako, XXI. mendeko pertsona batek gustuko duen pertsonari 'gustatzen zatzaizkit' esaten badio, ez du inolako gramatika akatsik egin, baina pragmatika aldetik, ziur aski, esaldi desegokia izango da, (ironia edo umore kutsu bat eman nahi ez badio, bai behintzat).[oh 1]
« | Lagun bat afaltzera gonbidatu duzu, eta zure lagunak pastel bat hartu duenean zuen alaba txikiak esan dio:
―Pastela jaten baduzu gehiago lodituko zara! Zu lotsatuta zaude eta ezin duzu sinetsi alabak lagunari esan diona. Alabak esan duenak zentzua dauka: pastela jaten badugu, lodituko gara. Baina testuinguru soziala dela-eta, amak interpretatzen du alabak lagunari lodi dagoela esan diola. (Eta testuinguru sozial horretan gerta daiteke loditasuna ez izatea positiboki baloratua). Beraz, lehenengo esaldia, pastela jaten badugu, lodituko gara, semantikari egiten dio erreferentzia, baina esaldiaren erabilera zuzena/desegokia kasu honetan, pragmatikari. |
» |
—Juan Abasolo[2] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.