Pragako Erloju Astronomikoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pragako Erloju Astronomikoa (txekieraz: Staroměstský orloj edo Pražský orloj) Txekiar Errepublikako Praga hiriburuan dagoen Erdi Aroko erloju astronomiko bat da. Hain zuzen ere, Hiri Zaharrean kokatzen den Udaletxe Zaharraren hegoaldeko horman kokatzen da, horma hau Hiri Zaharreko Enparantzara begira dago eta hiriko turismo gune nagusienetako bat da.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Pragako Erloju Astronomikoa | |
---|---|
Pražský orloj | |
Old Town Hall | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Hiria | ![]() |
Administrative district of Prague | Prague 1 |
Cadastral area in the Czech Republic | Pragako Hiri Zaharra |
Koordenatuak | 50°05′13″N 14°25′15″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Repair | 1552, 1780(e)ko hamarkada, 1865, 1948, 2005 |
Suntsiketa | 1945eko maiatzaren 7a |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Itxi
Erlojuaren zati nagusienak hauek dira: adierazle astronomikoa, honek eguzkia eta ilargia xehetasun astronomikoz beteriko zeru batean irudikatzen ditu; "Apostoluen Ibilbidea", orduro erlojuaren barnetik hamabi apostoluak eta beste hainbaten irudiak atera ohi dira; eta azkenik hilabeteak ordezkatzen dituzten dominez beteriko egutegi adierazlea.