From Wikipedia, the free encyclopedia
Postkolonialismoa edo pentsamendu postkoloniala herri, nazio eta komunitate ez-hegemonikoen garapen desberdina ikusezin bihurtu nahi duten diskurtso ideologikoen aurkako erreakzioa da. Postkolonialismoak zalantzan jartzen du begirada eurozentrikoa, tradizioz bere analisi-espektroa mendebaldeko kulturetara mugatu eta beste tradizio batzuei baliorik eman ez diena. [1] Postkolonialismoaren kontzeptuak zenbait posizionamendu eta erabilera historiko ditu, baita anbiguotasun teoriko eta politikoak ere.[2]
Kolonialismo ondokoa, garai horri dagokiona da. [3] (Post: gerokoa, harago. [4] Kolonia: bertakoa ez den jendeak ezarritako lurraldea.[5]
Hitzaren denborazko adierari erreparatuta, 1947an hasi zen, Indiak Britainiar inperioarekiko independentzia lortu zuenean, Bigarren Mundu Gerra amaituta. Lotura izan du, halaber, Asiako eta Afrikako emantzipazio-prozesuekin, Hirugarren Munduko nazionalismoen agerpenarekin eta Gerra Hotzak definitutako eragin-eremuen baitan modu lausoan txertatzearekin, baita herrialde industrializatuetarako immigranteen exodo masiboekin ere. Postkolonialismoaren kategoria, kontzeptua eta ikuspegia –hau da, hitzaren adiera epistemologikoa– laurogeiko hamarraldian finkatu zen, Ingalaterran eta Estatu Batuetan, “teoria postkolonialen” bidez. [2]
Edward Said palestinarrak ezarri zituen teoria horien oinarriak, nolabait, Orientalism (1990) izenburuko bere liburuan; hain zuzen ere, Europako gizarte zientziak eta inperialismoa uztartzen ditu, kontuan harturik zer-nolako eraikuntza egiten duen Mendebaldeak “besteaz”, Ekialdeaz. Aurrerago, beste akademiko indiar batzuk nabarmendu ziren, Gayatri Spivak, Homi K. Bhabha, Ranahid Guha, Chandra Mohanty eta abar.[2][6] Ikasketa postkolonialak egiterakoan Europako intelektual eurozentrikoetan oinarritzen dira (Jacques Lacan, Michel Foucault, Jacques Derrida) jakintzaren eta politikaren leinu kolonialistak kritikatzeko.[7]
Feminismo postkolonialak feminismo hegemonikoaren aurrez aurre bestelako kontakizun bat eta jardunbide politiko batzuk proposatzen ditu, haren jite zuri, mendebaldar eta burgesa dela-eta; Hirugarren Munduko emakumeek sustatutako feminismotzat definitzen du, zapalkuntzen intersekzionalitateari erreferentzia egiten dio eta feminismoaren ikuspegi lineal, bakar eta eurozentrikotik harago doa.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.