Porta zain
Zain handia, hainbat zain batzean eratua; haren enborra gibelaren barne-azalaren irtenguneen artean dago. Bi kapilar-sare kontrajarriren artean dago porta zainaren sistema. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Porta zaina edo porta bena diametro lodiko (helduetan 15-20mm) baina horma fineko zain garrantzitsua da. Bare zainaren, goiko mesenterio zainaren eta beheko mesenterio zainaren batueratik eratzen da, L2 ornoaren mailan.[1] Beraz, porta zainak enbor zeliakoak eta goiko zein beheko mesenterio arteriek odoleztatutako erraien odola jasotzen du, hots, errai zeliakoena (urdaila, duodenoa, pankrea, behazun xixkua eta barea) zein hesteena (ondestearen beheko atalekoa izan ezik).[2] Odol guzti hori porta zainaren bidez gibelera zuzentzen da, bertan odolak daramatzan mantenugaiak metabolizatuak izan daitezen.
Datu azkarrak Xehetasunak, Identifikadoreak ...
Porta zain | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | vena portae hepatis |
MeSH | A07.231.908.670.567 |
TA | A12.3.12.001 |
FMA | 50735 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi