![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e6/Pongo_tapanuliensis_female.jpg/640px-Pongo_tapanuliensis_female.jpg&w=640&q=50)
Pongo tapanuliensis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pongo tapanuliensis edo Tapanuliko orangutana Indonesiako Sumatra uharteko Hego Tapanulin soilik bizi den Pongo espezie bat da[1], ezagutzen diren hiru orangutan espezieetako bat, Pongo abelii eta Pongo pygmaeusekin batera. 2017an deskribatu zen, lehen aldiz, eta 1929an Pan paniscus (bonoboa) deskribatu zenetik aurkitutako lehen tximino handia da[2].
Pongo tapanuliensis | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Generoa | Pongo |
Espeziea | Pongo tapanuliensis Nurcahyo, Meijaard, Nowak, Fredriksson & Groves, 2017
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
1939an lehen aldiz euren berri eman bazen ere, ez ziren berriro ere aurkitu 1997ra arte[3], eta 2017an, ADN ikerketa zabal baten ostean, espezie ezberdin gisa desberdindu ziren. P. pygmaeusetik orain dela 3,4 milioi urte bereiztu ziren, baina Toba lakuaren erupzioaren ondotik isolaturik geratu ziren, orain 75.000 urte inguru[4]. Orain dela 10.000 eta 20.000 urte artean, noizbehinkako kontaktu guztiak gelditu ziren. P. abeliitik orain dela 674.000 urte bereiztu ziren genetikoki[5].