Geometrian, poliedroa hiru dimentsioko gorputz bat da, espazioan ebakitzen diren hainbat planok mugatutakoa. Bolumen finitoa eta aurpegi lauak dituzten objektu hiru-dimentsionalak dira. Poliedro hitzak grekeratik dator: poli asko eta edro aurpegia.

Thumb
Poliedro bat: dodekaedroa.

Poliedroak hiru dimentsioko objektuak diren arren, pareko objektuak daude beste dimentsio kopuruetan: bi dimentsiotan, poligonoak, eta lau dimentsiotan, polikoroak. Poligonoak, poliedroak eta polikoroak politopoak dira. Poliedroak beraz, hiru dimentsioko politopoak dira.

Poliedroen elementuak

  • Aurpegiak: Poliedroko planoen ebaketak sortutako poligono bakoitza poliedroaren aurpegi bat da.
  • Ertzak: Bi aurpegik duten segmentu berberari ertz deritzo.
  • Erpinak: Hiru ertz edo gehiago bat egiten duten puntu bakoitza erpin bat da.
  • Diagonalak: Bi ertz ez jarraituak lotzen dituen segmentua diagonala da.

Poliedroen izendapena

Poliedroak aurpegi kopuruaren arabera izendatzen ditugu, eta izenak antzinako grezieran oinarritzen dira, Adibidez: tetraedroa (4 aurpegi), pentaedroa (5 aurpegi), hexaedroa (6), heptaedroa (7), oktaedroa (8), eneaedroa (9), dekaedroa (10), dodekaedroa (12), tetradekaedroa (14), oktodekaedroa (18)... ikosaedroa (20) —-ikosa 20 da antzinako grezieraz—-, eta abar.

Maiz, poliedroak aurpegi motaren arabera izendatzen dira. Aurpegi guztiak berdinak badira poliedro erregularra deitzen da. Esate baterako, dodekaedro erregularra edo dodekaedro pentagonala, dodekaedro erronbikoa ez bezala.

Beste batzuetan, berriz, izenak poliedro sinpleago batean egindako eraiketaren bat adierazte du. Adibidez, kubo moztua, izkinak moztuta dituen hexaedro (kubo) baten antza duena.

Poliedroak sailkatzeko irizpideak

Poliedroak modu askotan sailka daitezke haien ezaugarrien arabera, honela:

  • Ganbilak, kubo edo tetraedroa bezala, poliedroaren barneko edozein bi puntu lotzen dituen zuzenkia poliedroaren barnean geratzen denean (mota honetakoak dira gehien erabili eta aztertzen diren poliedroak). Ostera, zuzenki hori poliedrotik kanpora ateratzen bada, poliedroa ahurra dela esaten da, poliedro toroidalak eta karim-en solidoak, esaterako.
  • Poliedro erregularrak, aurpegi guztietan poligono erregular bera dutenean, erpin guztietan elkartzen diren aurpegien kopurua berdina izanik. Bost poliedro-mota erregular besterik ez dago (denak ganbilak), solido platoniko izena jasotzen dutenak.
  • Poliedro erdierregularrak, aurpegi guztiak poligono erregularrak direnean (baina ez nahitaez poligono bera) eta erpin guztiak berdinak direnean, hau da, erpin bakoitzean elkartzen diren aurpegien kopurua, mota eta ordena berdina denean.
  • Aurpegi erregularreko poliedroak, poliedroko aurpegi guztiak poligono erregularak direnean.
  • Aurpegi berdineko poliedroak, poliedroko aurpegi guztiak berdinak direnean.

Taldeak ez dira baztertzaileak; hau da, poliedro bat talde batzuetan egon daiteke.

Poliedro motak

Poliedro uniformeak

Poliedro erregularrak

Solido platonikoak edo Platonen solidoak bost poliedro erregularrak osatzen dituzte. Aurpegi guztiak berdinak eta erregularrak dira. Bost poliedroak dira:

Solido platonikoak
Thumb
Tetraedroa
(4.6.4)
{3,3}
Thumb
Kuboa
(6.12.8)
{4,3}
Thumb
Oktaedroa
(8.12.6)
{3,4}

Dodekaedroa
(12.30.20)
{5,3}
Thumb
Ikosaedroa
(20.30.12)
{3,5}
  • Tetraedroa: 4 aurpegi ditu, guztiak triangelu aldekideak dira. 6 ertz ditu eta 3 erpin.
  • Kuboa: edo hexaedroa 6 aurpegi ditu, karratu zuzenak, 12 ertz eta 8 erpin.
  • Oktaedroa: Bi piramide lauangeluarrez osatuta dago bere basetik itsatsiak. 8 aurpegi ditu, triangelu aldekideak, 12 ertz eta 6 erpin.
  • Dodekaedroa: 12 aurpegi ditu, pentagono erregularrak dira, 30 ertz eta 20 erpin.
  • Ikosaedroa: 20 aurpegi ditu, triangelu erregularrak, 30 ertz eta 12 erpin.

Poliedro erdierregularrak

Arkimedesen solidoak
Thumb

Tetraedro moztua
(3.6.6)
t{3,3}
Thumb

Kuboktaedroa
(3.4.3.4)
t1{4,3}
t0,2{3,3}
Thumb

Kubo moztua
(3.8.8)
t{4,3}
Thumb

Oktaedro moztua
(4.6.6)
t0,1{3,4}
t0,1,2{3,3}
Thumb

Erronbikuboktaedroa
(3.4.4.4)
t0,2{4,3}
Thumb

Kuboktaedro moztua
(4.6.8)
t0,1,2{4,3}
Thumb

Kubo kamutsa
(3.3.3.3.4)
s{4,3}
Thumb

Ikosidodekaedroa
(3.5.3.5)
t1{5,3}
Thumb

Dodekaedro moztua
(3.10.10)
t{5,3}
Thumb

Ikosaedro moztua
(5.6.6)
t{3,5}
Thumb

Erronbikosidodekaedroa
(3.4.5.4)
t0,2{5,3}
Thumb

Ikosidodekaedro moztua
(4.6.10)
t0,1,2{5,3}
Thumb

Dodekaedro kamutsa
(3.3.3.3.5)
s{5,3}

izar-poliedro erregularrak

Kepler–Poinsot-en solidoak
Thumb
Dodekaedro handia
(12.30.12)
{5,5}
Thumb
Izar-dodekaedro txikia
(12.30.12)
{5,5}
Thumb
Izar-dodekaedro handia
(12.30.20)
{5,3}
Thumb
Ikosaedro handia
(20.30.12)
{3,5}

Prismak, antiprismak eta izar-poliedro irregularrak

Informazio gehiago ... ...
Prisma uniformeak
3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 ...
Itxi
Informazio gehiago ... ...
Antiprisma uniformeak
2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 ...
Itxi

Izar-poliedro irregularrak:

Catalan-en solidoak

Catalan-en solidoak
Thumb

Triakistetraedroa
(V3.6.6)
Thumb

Dodekaedro erronbikoa
(V3.4.3.4)
Thumb

Triakisoktaedroa
(V3.8.8)
Thumb

Tetrakishexaedroa
(V4.6.6)
Thumb

Ikositetraedro trapezoidala
(V3.4.4.4)
Thumb

Hexakisoktaedroa
(V4.6.8)
Thumb

Ikositetraedro pentagonala
(V3.3.3.3.4)
Thumb

Triakontaedro erronbikoa
(V3.5.3.5)
Thumb

Triakisikosaedroa
(3.10.10)
Thumb

Pentakisdodekaedroa
(V5.6.6)
Thumb

Hexakontaedro trapezoidala
(V3.4.5.4)
Thumb

Hexakisikosaedroa
(V4.6.10)
Thumb

Hexakontaedro pentagonala
(V3.3.3.3.5)

Beste batzuk

Johnson-en solidoak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.