From Wikipedia, the free encyclopedia
Plurala[1] (pl.[2] laburtua) gramatika-kategoria da, hitz edo sintagma bat pertsona edo gauza bati baino gehiagori dagokiola adierazten duena.[3] Hizkuntza askotan plurala mota bereko bi entitate edo gehiagori buruz hitz egiten denean erabiltzen da (singularra vs. plurala); aldiz, beste batzuetan plurala mota bereko lauzpabost entitate baino gehiago daudenean baino ez da erabiltzen, eta entitate gutxien dituzten kasuak zenbaki dualak (bi entitatez ari dira), trialak (hiruz) eta abarrek estaltzen dituzte. Hizkuntza askok bereizten dute plurala izenordainetan, nahiz eta hizkuntza askotan plurala ez den nahitaezkoa izenetan.[4] Era berean, munduko hizkuntza malgu askotan, pluralak marka espezifikoak ditu aditz-jokoetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.