Pirinioak
Iberiar penintsula eta Europako kontinentea arteko mendilerroa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pirinioak, Pirinio mendiak[1] edo, Ipar Euskal Herrian, Bortuak[2][3] (antzina euskaraz Auñamendiak[4]) Iberiar penintsularen eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendikatea da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Ozeano Atlantikoan) sortaldeko Creusko lurmuturrera (Mediterraneo itsasoan), eta erdialdean 150 kilometroko zabalera du. Gailurrik altuena Aneto mendia da, 3.404 metro garai dena. Mendebaldeko muturrean dago Euskal Herria.
- Artikulu hau Iberiar Penintsulako mendilerroari buruzkoa da; Nafarroa Garaiko eskualdea gaitzat duena beste hau da: «Pirinioak (eskualdea)»
Pirinioak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Aneto |
Garaiera | 3.404 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 491 km |
Azalera | 19.000 km² |
Eponimoa | Pirene |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′N 1°00′E |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Kokapena | Europako hego-mendebaldea |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Geologia | |
Material nagusia | Arroka metamorfiko |
Garaia | Eozeno Paleozoiko Mesozoiko |
Iparraldeko isurialdean, Akitania, Languedoc-Roussillon eta Erdialdeko Pirinioak eskualdeetan zehar hedatzen da. Hegoaldekoan, Hego Euskal Herria, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Andorrako estatu txikia Pirinioetan kokatua dago, Kataluniaren ipar-mendebaldean parean.
Pirinioak zeharkatzen dituzten hiru ibilbide nagusi daude mendizaleentzat: GR10 iparraldeko magalean, GR11 hegoaldeko magalean eta Pirinioetako Ibilbide Garaia.