Pikto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Piktoak[1] Erromatar Inperio garaitik X. mendera arte Eskoziaren ipar eta erdialdean bizi ziren tribuen konfederazioa zen (Forth eta Clyde-ren iparraldera). Kaledoniar eta beste tribu batzuen ondorengo zuzenak ziren eta erromatar historialariek jadanik aipatuak zituzten, Ptolomeoren mapan ere agertzen zirelarik. X. mende inguruan Pictia edo Pictavia (ingelesez: Pictland) Albako (Eskozia) erresuman bilakatu zen, honekin batera piktoak Albannach edo eskoziar bilakatu zirelarik.