Pietà (Michelangelo)
Michelangeloren Amabirginaren eta Jesusen eskultura From Wikipedia, the free encyclopedia
Michelangeloren Amabirginaren eta Jesusen eskultura From Wikipedia, the free encyclopedia
Pietà (euskaraz: «Errukia») —Vatikanoko Pietà izenez ere ezaguna— Michelangelok 1498 eta 1499an marmolez egindako eskultura multzoa da. Tamainaz, 1,74 x 1,95 metro da, eta Vatikano Hiriaren San Petri basilikan dago ikusgai. 1972ko maiatzaren 21ean zoro batek, Laszlo Toth, mailu bat erabiliz eraso zion. Eskultura lan ospetsuenetarikoa da, mundu osoan.
Pietà (Michelangelo) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Michelangelo |
Sorrera-urtea | 1499 |
Mugimendua | Italian Renaissance (en) Goi Pizkundea |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | kuartzoa |
Dimentsioak | 174 () × 195 () × 69 () cm |
Genero artistikoa | talde eskulturala eta arte sakroa |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | San Petri basilika Erroma |
Bilduma | San Petri basilika |
Koordenatuak | 41°54′08″N 12°27′12″E |
Argumentu nagusia | Pietàa |
Talde eskultoriko honetan Ama Birjinaren mina irudikatzen da. Besotan Jesusen hilotza du, gurutzetik jaitsi berria. Obra multzo borobilekoa da, hau da, ikuspuntu guztietatik ikus daitekeela baina egokiena aurretik ikusita dela. Birjina oso gaztea agertzen da, ederra eta jainkozalea. Gaztetasun horretan Pizkundearen edertasunaren idealismoa ikus daiteke: betiko gazte izango den ama baten irudiaren bidez. Haren ondoan, Jesus zaharragoa eta askoz handiagoa agertzen da. Multzoak triangelu forma erakusten du.
Obra Dionisio Jean Bilhères de Lagraulas edo de Villiers kardinalaren enkargua izan zen, beneditarra, Frantziako erregearen enbaxadore Vatikanon. Dionisiok Michelangelo Erroman ezagutu zuen. Kardinalaren eta artistaren arteko kontratua 1498ko abuztuaren 26an sinatu zen; bertan eskulturaren prezioa ezartzen zen: urrezko 450 dukat. Lana urte bete baino lehen egin behar zen. Eskultura epea akitu baino lehen bukatu zuen Michelangelo baina ordurako enbaxadorea hila zen, egun gutxi batzuk lehenago. Lehenengo unean kardinalaren hilobian kokatu zen, Vatikanoko Santa Petronila kaperan. 1749an gaur egungo tokian ezarri zen, San Petri basilikan lehen kaperan eskuinean.[1]
Lan honekin Michelangelok lehenego aldiz gai hau landu zuen, ondoren, bere bizitzan zehar, beste bitan landuko zuena;[2] lan horietan artistaren garapena aztertu daiteke bestetik ere. Azken Pietà Rondaninirena izan zen baina hori bukatu gabe gelditu zen. Azken obra horretan pizkundeko lasaitasun klasikoarekin ez du ezer ikusirik eta barrokoko patetismoa igar daiteke.
Pietà hau egin zuenean Michelangelok 24 urte zituen.[1] Artista berak aukeratu zituen harriak Toskanako Alpeetan. Lana bukatu zuenean batzuek egilearena zela zalantzan jarri zuten zeren eta Michelangelo oso gaztea baitzen. Buonarrotik zurrumurrua ezagutu zuenean eskulturan bere izena zintzelatu zuen sinatutako ezagutzen den Michelangeloren obra bakarra izanik. Sinadura Ama Birjinaren bularreko zintan irakur daiteke: «Michael A[n]gelus Bonarotus Florent[inus] Facieba[t]», hau da, «Miguel Ángel Buonarroti, florentziarra, egin zuen».
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.