idazle frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Philippe Soupault (Chaville, Paris, 1897ko abuztuaren 2a - Paris, 1990eko martxoaren 12a) frantses poeta eta narratzailea izan zen.
Philippe Soupault | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marie Ernest Philippe Soupault |
Jaiotza | Chaville, 1897ko abuztuaren 2a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 16. barrutia, 1990eko martxoaren 12a (92 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Familia | |
Aita | Maurice Soupault |
Ezkontidea(k) | Suzanne Pillard (en) (1918ko urriaren 30a - 1922ko abenduaren 7a) Marie-Louise Soupault (en) (1923ko ekainaren 9a - 1936ko ekainaren 8a) Ré Soupault (en) (1937ko ekainaren 7a - 1990eko martxoaren 12a) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, poeta, idazlea, antzerkigilea, libretista, militante politikoa, eleberrigilea, saiakeragilea, kritikaria, irrati-esataria, argitaratzailea, artista, marrazkilaria, aktorea, broadcast journalist (en) eta prosalaria |
Enplegatzailea(k) | Swarthmore College (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Guillaume Apollinaire |
Mugimendua | surrealismoa dadaismoa |
Izengoitia(k) | Philippe soupoult |
Genero artistikoa | saiakera eleberria olerkigintza |
XX. mendeko lehenengo abangoardietako kidea, eta Littérature aldizkariaren sortzailea (1919). Dada mugimenduaren kide izan zen (Tristan Tzarak sortua, Zurichen, 1916an); garai hartakoa du Rose des vents (1920, Haize-arrosa) obra. Urte hartan bertan, André Bretonekin batera, Les champs magnétiques (Eremu magnetikoak) idatzi zuen; idazkera automatikoaren lehen saioa izan zen hura. Mugimendu surrealistaren bultzatzaileetako bat izan zen, baina 1927an aldendu zen, Breton mugimenduaren sortzailea alderdi komunistari lotu zitzaionez gero. Hala ere, bere obra mugimenduaren joeretatik aldendua zen ordurako, Westwego (1922), Wang-Wang (1924) eta Georgia (1926) obrek erakusten duten bezala. Beste zenbait poesia-lan aipagarri: Il y a un océan (1936, Ozeano bat bada); L´arme secrète (1946, Arma sekretua); Chansons du jour et de la nuit (1949, Eguneko eta gaueko abestiak), eta Sans phrases (1953, Esaldirik gabe). Bere hitz lauzko produkzioa ere mugimendu surrealistari lotuta geratu zen: Le bon apôtre (1923, Apostolu ona); A la dérive (1924, Noraezean); Le négre (1927, Beltza); Les dernières nuits de Paris (1928, Parisko azkeneko gauak). Zinemarako eta antzerkirako idatzi zuen, eta literatura- eta arte-kritikari gisa ere saiakera gogoangarriak idatzi zituen: Profils perdus (1963, Profil galduak); L´amitié (1965, Adiskidetasuna). 1945ean, bestalde, Le temps des assassins. Histoire du detenu nº 1934 (Hiltzaileen denbora. 1934. zenbakidun atxilotuaren historia), autobiografia idatzi zuen, Tunisian 1943an atxilotu zutenekoa gogoan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.