Phalacrocoracidae
Pelekaniformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Lumaje iluna, moko luze eta gakoduna, isats luzea eta hego zabalak dituzte. Itsaso, aintzira edo ibaietan bizi dira, eta arrainez elikatzen dira. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Phalacrocoracidae Suliformes ordenako itsas-hegaztien familia bat da.[1] Ur azpian harrapatzen dituzten arrainez elikatzen dira. Batez ere hankekin bultzatzen dira; minutu batez baino gehiagoz urperatu daitezke, eta 10 metro inguruko sakonerara iristen dira. Uretako hegazti gehienen lumak ez bezala, familiako kideen lumak ez dira erabat iragazgaitzak, eta, horri esker, erraz hondoratu eta urpean igeri egin dezakete. Behin lehortutakoan, hegoak zabaltzen dituzte lehortzeko. Gainera, aireko zakuen bolumena erregulatzen dute.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Phalacrocoracidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Suliformes |
Familia | Phalacrocoracidae Reichenbach, 1850 |
Itxi
Familiako kiderik ezagunenak ubarroiak (Phalacrocorax generokoak) dira.[2]