From Wikipedia, the free encyclopedia
Petri III.a Aragoikoa (Valentzia, 1240 – Vilafranca del Penedès, 1285eko azaroaren 11), ezizenez Handia (katalanez: Pere el Gran, aragoieraz: Pero lo Gran) deitua, 1276-1285 bitartean Aragoiko eta Valentziako erregea eta Bartzelonako kondea, eta 1282-1285 bitartean Siziliako erregea izan zen. Aragoiko erregerik nagusienetariko bat izan zen. Bere erresuman bakea ezarri ondoren, Tunisiari eraso eta Sizilia zein Malta konkistatu zituen, Roger de Lauria almiranteari esker.
Petri III.a Aragoikoa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1282 - 1285 ← Karlos I.a Napolikoa - Jakue II.a Aragoikoa →
1276 (egutegi gregorianoa) - 1285 (egutegi gregorianoa) ← Jakue I.a Aragoikoa - Alfontso III.a Aragoikoa →
1276 - 1285 ← Jakue I.a Aragoikoa - Alfontso III.a Aragoikoa →
1276 - 1285 ← Jakue I.a Aragoikoa - Alfontso III.a Aragoikoa → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Valentzia, 1240 (egutegi gregorianoa) | ||||||||
Herrialdea | Aragoiko koroa | ||||||||
Heriotza | Vilafranca del Penedès, 1285eko azaroaren 11 (44/45 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Santes Creus (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Jakue I.a Aragoikoa | ||||||||
Ama | Violante Hungariakoa | ||||||||
Ezkontidea(k) | Constance of Sicily (en) (1262ko ekainaren 13a, 1262ko uztailaren 15a (egutegi gregorianoa) - 1285) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Royal house of Aragon (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | trobadorea, poeta, idazlea, musikagilea eta zalduna | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | kristautasuna |
Jakue I.a Aragoikoaren eta Violant Hungariakoaren semea zen. Musulmanen eta Kataluniako aitonen semeen matxinadak zapaldu zituen bere erregealdian. 1282an, Siziliar bezperak izenez ezagutzen den matxinada piztu zen Sizilian, eta Petri III.ak uhartea konkistatu eta hango errege egin zen. Handik itzuli zenean, Aragoiko eta, batez ere, Kataluniako aitonen semeak matxinatu ziren haren aurka; hala, Aragoiri hainbat pribilegio eta katalanei konstituzio berria (Bartzelonako gorteak, 1283-1284) eman zizkien giroa baretzeko.
Petri III.a Erdi Aroko heroia izan zen eta garai hartako idazleek eta pentsalariek sarri aipatu zuten beren obretan; hala, Dantek Divina Commedian aipatzen du, eta Desclot, Boccaccio eta Shakespearek ere goraipatu zuten.
1262an Manfredo Hohenstaufen Siziliako erregearen alaba Konstantzarekin ezkondu zen; sei seme-alaba izan zituzten:
Maria Nicolau izeneko maitalearekin hiru seme-alaba izan zituen:
Ines Zapata izeneko maitalearekin lau seme-alaba izan zituen:
Aurrekoa Jakue I.a Aragoikoa |
Aragoiko erregea 1276 – 1285 |
Ondorengoa Alfontso III.a Aragoikoa |
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.