Peter O'Toole
From Wikipedia, the free encyclopedia
Peter Seamus Lorcan O'Toole (1932ko abuztuaren 2a, Connemara, Galway, 2013ko abenduaren 14a, Londres) zinema, antzerki eta telebistako irlandar aktore bat izan zen.
Peter O'Toole | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Peter Seamus Lorcan O’Toole |
Jaiotza | Leeds, 1932ko abuztuaren 2a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika Erresuma Batua |
Heriotza | Wellington Hospital, London (en) , 2013ko abenduaren 14a (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Siân Phillips (1959ko abendua - 1979ko abuztuaren 14a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Dramatic Art (1952 - 1955) : antzezpen |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ahots-aktorea, zinema ekoizlea, antzerki aktorea, zinema aktorea, aktorea, film-zuzendaria, telebista-aktorea eta autorea |
Altuera | 188 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Eric Porter |
Kidetza | Royal Shakespeare Company |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | erromatar katolikoa |
|
Bere jaiolekua zalantzan dago. Bertsio batzuen arabera Irlandako Connemara eskualdean jaio omen zen, beste batzuen arabera Ingalaterrako Leeds hirian. Dena den, Patrick Joseph O'Toole aita irlandarra eta Constance Jane Eliot ama eskoziarra zituen, Irlandatik Ingalaterrara joandako etorkinak zirelarik, aktoreak berak bere burua irlandartzat zuen.
Antzerkian hasi zen. Telebistan ere aritu ostean, 1959an paper txiki bat jaso zuen zineman. Hala ere, 1962an etorri zen O'Tooleren zinemako aurrerapauso handien, David Leanen Lawrence of Arabia filmeko protagonistaren paperako aukeratu zutenean. Horri esker, Oscar sarirako izendapena jaso zuen. Sei izendapen gehiago lortu zuen arren, ez zuen inoiz saria irabazi. Halere, 2003an bere ibilbide luze eta oparoari esker Ohorezko Oscar Saria jaso zuen.
Aktorearen zaletasunen artean cricketa eta errugbia zeuden, Richard Harris, Kenneth Griffith, Peter Finch eta Richard Burton akore eta adiskideekin batera errugbiko Bost Nazioen Torneoko partidu asko ikustera joan ohi zelarik (O'Toole, Harris eta Burtonek batera Oscar Sarietarako 17 izendapen zituzten).
Constance Jane Ferguson erizain eskoziarraren eta Patrick Joseph O'Toole irlandarraren (metal-urregilea, futbol-jokalaria eta lasterketa-apustuen kudeatzailea) semea izan zen. O'Toolek urtebete zuenean, gurasoek bost urteko bira hasi zuten Ingalaterrako iparraldeko hirietan, han egiten baitziren apustu handienak. Bigarren Mundu Gerra hasi eta gutxira, Peter O'Toole Leeds-era ebakuatua izan zen eta moja-eskola katoliko batean sartu zuten, 7 edo 8 urtez. Urte haiek oso gogorrak zitzaizkiola gogoratzen zuen berak, maiz izaten zituen hematomak eta gainerako zauriak mojek ezarritako diziplina zigorrengatik. Ezkertia zen eta "akats hori erregela-kolpeekin" zuzentzen saiatu ziren.[1]
- 1962ko Lawrence of Arabia filman.
- 1968ko The Lion in Winter filman.