Persiar lorategi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Persiar lorategia (persieraz: باغ ایرانی) lorategi tradizio eta estilo bat da, jatorria antzinako Persian duena, oraingo Iranen. Eragin handia izan du lorategien diseinuan Andaluziatik Indiaraino eta haratago[1][2]. Alhambran ikusi daiteke lorategi hauen filosofiaren eta estiloaren eragina jauregi baten kasuan. Taj Mahal monumentuak du munduko persiar lorategi handienetakoa, Mogol Inperioaren garaikoa, Indian.
Persiar lorategia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii, iv, vi |
Erreferentzia | 1372 |
Kokalekua | Iran |
Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
Izen ematea | 2011 (XXXV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Tradizionalki, lorategi hauek "eremu itxiak" ziren, persieraz (avesteraz) pairi-daeza zen, euskarazko "paradisu" hitza eman duena.