Pertsefone
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pertsefone[1] (antzinako grezieraz: Περσεφόνη), greziar mitologian, Infernuetako erregina izan zen, Hadesen emaztea. Hasieran, nekazaritzaren jainkosa zen, baina oso bizkor parekatu zuten Erromako Proserpinarekin.
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Pertsefone | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Bizitokia | Hades (en) |
Baliokideak | Proserpina eta Libera (en) |
Familia | |
Aita | Zeus |
Ama | Demeter eta Estigia |
Ezkontidea(k) | Hades |
Bikotekidea(k) | Adonis eta Zeus |
Seme-alabak | Agrianome (en) , Eubuleus (en) , Zagreus (en) eta Melinoe (en) |
Anai-arrebak | Despoina (en) |
Itxi
Hadesek bahitua izan baino lehen, dontzeila gazteak Kore (Κόρη, ‘alaba’) zuen izena. Zeus eta Demeter jainkoen alaba, Ekialdean antzeko mitoak daude, adibidez Atis, Adonis edo Osiris jainkoenak.[2]